John Malkovich

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Malkovich
John Malkovich
John Malkovich 2009ko abuztuan.
Datu pertsonalak
Izen osoa John Gavin Malkovich
Jaio 1953ko abenduaren 9a
(60 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Christopher, Illinois (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Glenne Headly (1982–88)
Nicoletta Peyran
(1989–gaur egun arte)
IMDB IMDBko fitxa


John Gavin Malkovich (Christopher, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1953ko abenduaren 9a) aktorea, ekoizlea, zinema-zuzendaria eta moda-diseinatzailea da. Antzezle lanetan, oso paper desberdinak egiteko gaitasuna du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Easterneko Unibertsitatean ikasten ari zen bitartean, Steppenwolf Theatre Company antzerki-taldea sortu zuen. Ondoren Chicagora joan zen, eta han era guztietako lanak egin behar izan zituen bizibidea ateratzeko (etxeak pintatu, autobus bat gidatu), baina antzerkia utzi gabe betiere. Sei urtean berrogeita hamar lan baino gehiago antzeztu zituen.

1970eko hamarraldian New Yorka joan zen, eta han antzerkian jarraitu zuen, eta aldi berean zinemako zenbait pertsonaia egin zuen. Ospea 1982. urtean etorri zitzaion, True West lanarekin. Hainbat sari jaso zituen lan hari esker. Urtebete lehenago Balm in Gilead lanagatik Joseph Jefferson saria jaso zuen. Hala ere, Malcovich zinema-lanengatik egin zen ospetsu.

Zineman egin zituen lehenengo lanetako bat Killing Fields (1984, Isiltasunaren garrasiak) lana izan zen. 1988an Stephen Frearsek zuzendu zuen Dangerous liaisons (Harreman arriskutsuak) laneko Valmot bizkonde gaizto dotorearen papera egin zuen. Film horren ondoren Zeru babeslea (1990, Bernardo Bertolucci) eta Lilura gaia (1991, Michael Linsy-Hogg) egin zituen. Woody Allenen Itzalak eta lainoa (1991) filmean lan txiki bat egin ondoren Arratoiei eta gizakiei buruz (1992, Gary Sinise) lanean parte hartu zuen.

Malcovichen beste lan aipagarri batzuk hauek dira: Hodeietatik haratago (1995, Michelangelo Antonioni), Dama baten erretratua (1996, Jane Champion), Kondenatuak airean (1997, Simon West), Rounders (1998, John Dahl), Burdinazko mozorroa zuen gizona (1998, Randall Wallace).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1983 Say Goodnight, Gracie
1984 Places in the Heart Will jauna
The Killing Fields Al Rockoff
True West Lee
1985 Death of a Salesman (1985ko filma) Biff Loman (Telebista)
Eleni Nick Gage
1986 Rocket to the Moon Ben Stark (Telebista)
1987 The Glass Menagerie Tom Wingfield
Making Mr. Right Jeff Peters doktorea/Ulysses
Empire of the Sun Basie
Santabear's High Flying Adventure Papa Noel (ahotsa) (Telebista)
1988 Miles from Home Barry Maxwell
Dangerous Liaisons Sébastien de Valmont bizkondea
1990 The Sheltering Sky Port Moresby
1991 Old Times Deeley (Telebista)
The Object of Beauty Jake
Queens Logic Elliot
1992 Shadows and Fog Pailazoa
Of Mice and Men Lennie Small
Jennifer Eight Axente St. Anne
1993 In the Line of Fire Mitch Leary
Alive Carlitos Paez
1994 Heart of Darkness Kurtz (Telebista)
1995 O Convento Michael
Beyond the Clouds Zuzendaria
1996 Mary Reilly Henry Jekyll doktorea/Edward Hyde jauna
The Portrait of a Lady Gilbert Osmond
The Ogre Abel Tiffauges
1997 Con Air Cyrus 'The Virus' Grissom
1998 The Man in the Iron Mask Athos
Rounders Teddy KGB
1999 Being John Malkovich John Horatio Malkovich
The Messenger: The Story of Joan of Arc Karlos VIII.a Frantziakoa
Le Temps Retrouvé Charlusko baroia
2000 Shadow of the Vampire F.W. Murnau
Les Misérables (telesaila) Javert
2001 Knockaround Guys Teddy Deserve
I'm Going Home John Crawford
Les âmes fortes Monsieur Numance
2002 The Dancer Upstairs Abimael Guzman Tamén director
Hideous Man Narratzailea Baita zuzendaria eta gidoigilea ere
Napoleon (telesaila) Charles Talleyrand
Ripley's Game Tom Ripley
2003 Johnny English Pascal Sauvage
Um Filme Falado John Walesa kapitaina
Adaptation. Himself
2004 The Libertine Karlos II.a Ingalaterrakoa
2005 The Hitchhiker's Guide to the Galaxy Humma Kavula
Colour Me Kubrick Alan Conway
2006 Art School Confidential Sandiford profesorea
Eragon Galbatorix
Klimt Gustav Klimt
The Call Apaiza
2007 Drunkboat Hildakoa
In Transit Pavlov
Beowulf Unferth
Polis is This: Charles Olson and the Persistence of Place Bera gisa Dokumentala
2008 Burn After Reading Osborne Cox
Changeling Aita Briegleb
2010 Jonah Hex Quentin Turnbull
Secretariat Lucien Laurin
Red Marvin Boggs
Disgrace David Lurie
2011 Transformers: Dark of the Moon Bruce
Goltzius and the Pelican Company Hendrik Goltzius

Zuzenduri gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizle gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Malkovich Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]