Bel canto
Wikipedia(e)tik
Gioachino Rossiniren erretratua (Vincenzo Camuccini, 1815).
Bel canto (italieratik: kantu ederra) musika lirikoa izendatzeko esapidea da. Buon canto izenarekin ezagutu izan zen musika mota hau hasieran eta maila gorena izan zuenean, XVII. eta XVIII. mendeetan. Italiako opera erromantikoak hartzen du normalean bel canto izena, Gioachino Rossini, Vincenzo Bellini, Gaetano Donizetti eta abarrek idatzitakoak, alegia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.