Belardun itsas dragoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belardun itsas dragoi
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Syngnathiformes
Familia: Syngnathidae
Generoa: Phyllopteryx
Espeziea: Phyllopteryx taeniolatus
Lacepède, 1804
Hedapen mapa

Belardun itsas dragoia edo itsas dragoi arrunta (izen zientifikoa: Phyllopteryx taeniolatus) itsas zaldiarekin erlazionatutako itsasoko arrain bat da. Phyllopteryx generoko espezie bakarra da. 3 eta 50 metroren arteko sakonerako uretan, Australiako hegoaldeko itsasaldean aurki daitezke, Port Stephens (Hegoaldeko Gales Berria) eta Geraldton-en (Mendebaldeko Australia) artean, baita ere Tasmaniaren inguruan. Belardun itsas dragoiek beraien gorputzen belar antzeko protuberantzietatik hartu dute izena, ohiko algadun hondoen artean mugitzen direnean kamuflatzeko erabiltzen dituztenak.

Belardun itsas dragoiaren luzera 45 cm.-tara arte iritsi daiteke. Krustazeo ñimiñoez eta beste zenbait zooplanktonez elikatzen dira, beraien hodi antzeko muturrarekin xurgatuz. Erlazionaturiko espezie bat hostodun itsas dragoia (izen zientifikoa: Phycodurus eques) da, eta National Geographic aldizkariaren arabera (2006ko azaroa), belardun eta hostodun itsas dragoiak espezie berbera izan litezke.

Aquarium of the Pacific-ek (Long Beach, Kalifornia) eta Melbourne Aquarium-ek (Australia) belardun itsas dragoia itxian arrakastaz hazi ahal izan duten leku bakarrak dira.

Belardun itsas dragoia Victoriako estatuko ur-ikur bat da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belardun itsas dragoi Aldatu lotura Wikidatan