Belem Guerrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belem Guerrero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBelem Guerrero Méndez
JaiotzaMexiko Hiria1974ko martxoaren 8a (50 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua58 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Belem Guerrero Mendez (Nezahualcóyotl, Mexikoko estatua, 1974ko martxoaren 8a) mexikar txirrindularia da, pistako puntuko lasterketetan espezialista. Lau aldiz iritsi da podiumera diziplina honetako munduko txapelketetan eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina irabazi zuen.

Erreferentzia biografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honetatik erretiratutakoan, belodromoetara itzultzea erabaki zuen, 2011an bere entrenatzailea hil ostean. Omenaldi moduko batean, munduko txapelketarako sailkatu nahi izan zuen. Bere lehen lehiaketa 2011an izan zen, Aguascalientesen, bere helburua munduko koparako sailkatzea zen.

Maila gorenera itzultzea zaletasun bat zela ziurtatu zuen Londreseko Olinpiar Jokoei uko eginez. Bere jarduera nagusia txirrindularitza eskola da eta hau, Mexikoko Estatuan sortu zuen. Hogei ume inguru entrenatzeko oinarriak barneratuta ditu, eta gero prestatzaile konpetenteago bat esku uzten ditu, aurrera egiten jarrai dezaten.

Instripu baten ondorioz elbarrituta gelditu zen eta lehiaketara itzultzeko bi urte pasatzeak ez zituzten bere aurreikuspenak bete. Hala ere, 2013an, Mexiko Hirian Panamerikar Txapelketa hasi baino astebete lehenago, antolatzaileek puntu-lasterketan parte hartzeko gonbidapena eskaini zioten, bere nazio titulua kontuan hartuta. Entrenamendu falta izan arren, Belem Guerrerok podiumeçaren oinean amaitzea lortu zuen lehiakide gazteagoen eta bere betiko arerio Maria Luisa Calleren aurrean huts eginez. Emaitzak asetzen badu ere, hautapenera itzultzea prestaketarik gabeko baldintzetan pentsaezina da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bogota 1995
    • 27.a banakako proban
  • Perth 1997
    • Brontzezko domina lortu zuen puntu lasteketan
  • Bordele 1998
    • Munduko Kopako puntu lasterketan zilarrezko domina
  • Berlin 1999
    • Zazpigarren puntu lasteketan
  • Manchester 2000
    • Laugarren puntu lasterketan
  • Anberes 2001
    • Munduko Kopako puntu lasterketan brontzezko domina
  • Ballerup 2002
    • 9.puntu lasterketan
    • 9.scratch lasterketan
  • Stuttgart 2003
    • 6.puntu lasterketan
    • 12.scratch lasterketan
    • 22.banakako proban
  • Malbourne 2004
    • Munduko Kopako puntu lasterketan brontzezko domina
    • Erretiroa scratch lasterketan
  • Los Angeles 2005
    • 10.puntu lasterketan
  • Palma de Mallorca 2007
    • Laugarren puntu lasterketan

Munduko kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999
    • 2.Cali-ko puntu lasteketan
  • 2001
    • Puntu lasterketaren sailkapen orokorra
  • 2002
    • Pntu lasterketaren sailkapen orokorra
    • 1.Monterreyko puntu lasterketan
    • 3.Monterreyko scrath lasterketan
  • 2003
    • 2.Aguascalienteseko puntu lasterketan
    • 3.Aguascalienteseko sailkapen orokorrean
  • 2004
    • Puntu lasterketaren sailkapen orokorra
    • 2.Moskuko puntu lasterketan
    • 3.Manchesterreko puntu lasterketan

Txapelketa Panamerikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Curico 1994
    • Zilarrezko domina banakako lasterketan
  • Medellin 2001
    • Urrezko doina puntu lasterketan
    • Zilarrezko domina banakako lasterketan
  • Valentzia 2007
    • Urrezko domina puntu lasterketan
    • 10.Scratch lasterketan
  • Montevideo 2008
    • Zilarrezko domina puntu lasterketan
  • Mexiko 2013
    • Laugarrena puntu lasterketan

Joko Panamerikarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mar del Plata 1995
    • Zilarrezko domina puntu lasterketan
    • Brontzezko domina lasterketan
  • Winnipeg 1999
    • Zilarrezko domina puntu lasterketan
  • Rio de Janeiro 2007
    • Brontzezko domina puntu lasterketan

Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mexico 1990
    • Zilarrezko domina puntu lasterketan
  • Ponce 1993
    • Brontzezko domina puntu lasterketan
    • Brontzezko domina Erdialdeko Amerikako lasterketan
  • Maracaibo 1998
    • Urrezko domina puntu lasteketan Dopinagatik deskalifikatua
    • Brontzezko domina Erdialdeko Amerikako puntu lasterketan Dopinagatik deskalifikatua
  • San Salvador 2002
    • Urrezko domina Erdialdeko Amerikako puntu lasterketan
    • Zilarrezko domina Scratch lasterketan
    • Zilarrezko domina Erdialdeko Amerikako lasterketan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]