Beondegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beondegi
OsagaiakZetarra
Historia
JatorriaKorea

Beondegia Koreako snack ezaguna da. Berez, zeta-harren pupak dira, egosi egiten direnak, eta paperezko edalontzitan zerbitzen dira bi txotxekin[1].

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beondegia modu desberdinez prestatzen dira, baporez edo irakinaraziak. Ondoren bizigarria botatzen zaie gosegarri gisa jateko. Jatetxeetan saltzen dira baina baita ere kaleko postuetan. Dendetan ere ontziratuak saltzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beondegia jateko ohitura Hego Korean zabaldu zen 1960. hamarkadan, herrialdearen modernizazio prozesu betean. Urte horietan zeta-harrak hazteko lantegi asko ireki zen eta langileek, krisialdiaren ondorioz, jateko askorik ez zutenez lantegietako zeta-harren pupak jaten hasi ziren. 1980. hamarkadan lantegi horiek itxi egin ziren eta Txinatik hasi ziren pupak inportatzen.

Beste herrialde batzuetan ere jaten dira zeta-harren pupak, hala nola Indian (Assam eskualdean), Txinan, Japonian, Vietnamen eta Thailandian.

Etorkizunean egingo diren espazio bidai luzeetarako astronautentzako elikagai egokia dela iritzi diote, espaziontzian bertan hazi baitaitezke[2].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa desberdinek intsektu hauek jatea osasuntsua dela erakutsi dute. Proteina asko dute, haragia bezala, baina askoz gantza gutxiago, heren bat bakarrik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]