Beran (arkeologia)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berana

Berana historiaurreko tresna bat da, harri puska edo orrian egina, ukituzko teknika berezi batekin egina (beran kolpearen teknika deitua), honekin, harri puska mota zehatz bat ateratzen delarik beran txirbilak deiturikoak, harri puska negatibo bat utziz ("oihal" deitua), eustokiaren zanpatze planoarekiko gutxi gora-behera perpendikularra dena. Beranak, hezur edo adarrezko tresnak egiteko erabiltzen zirela uste da, azagaia eta arpoiak bezala, baita historiaurreko arte mugikorreko objektuak egiteko ere, edo harkaitzean ebaki handiak egiteko (paleolitoko artearen grabatuak egiteko).

Beranak Harri Aro osoan zehar agertzen dira, baina bere garairik hoberena Goi Paleolitoa da, hezurrezko objektuen ugaritasunari lotuak.

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak