Historiaurre
Wikipedia(e)tik
| Historiaurreko aroak |
| Pleistozenoa |
|
|
|
| Holozenoa |
|
Historiaurrea gizakia idazten hasi baino lehenagoko garai historikoa da. Paul Tournal ikerlariak sortu zuen terminoa hegoaldeko Frantziako kobazuloetan aurkitutakoa izendatzeko. Frantsesez, era zabalean, 1830eko hamarkadan erabiltzen hasi zen.
Historiaurreko mugak lausoak dira. Atzera egitean, Lurran bizitza sortu zeneraino eramaten da batzutan historiaurrea (dinosauroak, beraz, historiaurreko animaliak izango lirateke). Baina orokorrean, gizakia agertu zen garaietarako uzten da. Amaitzeko data tokiaren arabera aldatzen da, idazkuntzaren asmakizuna ez baitzen homogeneoa izan. Egipton, K. a. 3500 aldera hasi zen idazten, baina Ginea Berrian K. o. 1900 inguruan.
Definizioz historiaurrean idazkirik ez dagoenez, garai horren inguruan ezagutzen dugun informazioa paleantologiak, biologiak, palinologiak, geologiak, arkeoastronomiak, antropologiak edo arkeologiak, besteak beste, ekartzen digutena da. Hala ere, XX. mendeak aurrera egin ahala, beste aroetako historialariek idatziak ez diren beste informazio-iturri batzuk ere erabiltzen dituzte.
Historiaurrea jorratzen dituzten ikerlariek, gaur egun historiaurreko arekologoek eta antropologoek, kultura arkeologikoak, eta ez gizabanakoak edo nazioak, dituzte hizpide. Guregana iritsi diren zantzu bakarrak tresnak izanda, Historiaurrea anonimoa da. Indusketak, lurzoruaren neurketak eta zientzia-analisiak dira euren bitartekoak idazkirik gabeko herrien natura eta jokabidea ikertu ahal izateko.
[aldatu] Historiaurreko azpiaroak
Historiaurreko kronologia XIX. mendean hasi zen ezartzen, beste zientzietan (Carl von Linnek biologian esaterako) sailkapenak egin ziren bezala. Christian Jürgensen Thomsenek, 1820an, hiru aroetako sailkapena sortu zuen materialaren arabera: Harri Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa. John Lubbockek Paleolitoa eta Neolitoa sortu zituen 1865ean.
Gaur egun, egon diren aurrerapausoengatik, egungo sailkapen orokorra findu eta zahaztu da. Garai horiek, iraupen ezberdinakoak, materia-kulturetan (harrizko, metalezko eta keramikazko tresnerian) daude oinarrituta. Sailkapen hau, beti ere, Europaren ikuspuntutik dago egina. Munduko beste eskualdeetarako, beste sailkapen batzuk daude.
- Paleolitoa
- Antzinako Paleolitoa (zenbait ikerlariek Afrikako lehendabiziko harrizko kulturak adierazteko erabilia)
- Behe Paleolitoa
- Erdi Paleolitoa
- Goi Paleolitoa
- Epipaleolitoa
- Mesolitoa
- Neolito
- Brontze Aroa
- Burdin Aroa
[aldatu] Ikus, gainera

