Bergerren kolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bergerren kolia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPieridae
GeneroaColias
Espeziea Colias alfacariensis
Berger, 1948
Datu orokorrak
OstalariaHippocrepis comosa eta Coronilla varia

Bergerren kolia (Colias alfacariensis) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da. Antzina Colias australsis izena zuen.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasia guztian hedaturik dago, Iberiar penintsulatik Siberia hegoaldean zehar Txinaraino. Padura eremu lehorretako belardietan ikusten da, kareharrizko lurzoruetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da, 38-46 mm-ko hegal zabalera du[1]. Koloreari dagokionez horia da aurreko hegalen puntak beltzak dituena. Arraren hegoek kolore hori biziagoa dute eta emeen kolorea berdexkagoa da, ia zuria[2]. Aurreko hegaletan orbain beltzak agertzen dira eta laranjak atzeko hegaletan. Arren kasuan orbain laranja horiek ertz gorria dute, begiaren itxura hartuz.

Azpialdean ere horiak dira eta ozelo zuri bana dituzte. Esan beharra dago espezie beraren barietate ugari daudela eta koloretan aldaketa txikiak izaten dituztela.

Beldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarra berdea da. Lerro horizontzak beltzak ditu eta lau lerro hori finek gorputz guztia zeharkatzen dute[3].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta emeak arrautzak jartzen ditu beldarrak jango dituen landareen hostoetan. Hippocrepis comosa eta Coronilla varia landareak atsegin ditu bereziki. Bi errunaldi izaten ditu urtean, ekainean eta abuztuan, batzutan hirugarren bat ere bai urrian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Colias de Berger. Colias alfacariensis» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Colias de Berger. Colias alfacariensis (Ribbe, 1905)» www.malaga.es 2022-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  3. «UK Butterflies - Berger's Clouded Yellow - Colias alfacariensis» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]