Iberiar penintsula

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iberiar penintsula satelite irudian
Iberiar penintsularen irudi topografikoa

Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Erdiuharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko Golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.

582.925 kilometro karratu ditu penintsulak.

[aldatu] Ibaiak

Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.

[aldatu] Mendiak

  1. Mulhacen (Granada): 3.482 m.
  2. Aneto (Huesca): 3.404 m.
  3. Veleta (Granada): 3.392 m.
  4. Posets (Huesca): 3.375 m.
  5. Monte Perdido (Huesca): 3.355 m.

[aldatu] Lurmuturrak

Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dugu (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), hegoaldeen dagoen Europako puntua dena. Hego-mendebaldean, azkenik, Sao Vicente (Algarve) dugu.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Espainiako historia, Euskal Herriko historia  eta Portugaleko historia

Iberia K.a. 1.300 inguruan.

[aldatu] Hizkuntzak

Gaztelera eta portugalera hizkuntza nagusiak dira, penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu izan direnak. Hirugarren mintzatuena kataluniera da, horren ondoren galiziera (galaikoportugesa) eta euskara ditugu, eta azkenik mintzaira gutxituak ere diren asturiera, aragoiera eta aranera (okzitaniera).

Etorkinek ekarrita, azken urte hauetan kanpoaldeko hainbat hizkuntza entzun ditzakegu ere bai.

[aldatu] Ikus, gainera