Berlinale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berlingo Nazioarteko Zinemaldia (alemanieraz Internationalen Filmfestspiele Berlin) ezagunagoa Berlinale izenaz, munduko zinema jaialdirik aipagarrienetariko bat da. Berlinen 1951ean sortu zenetik otsailero egin da, segidan 1978 urtetik. 230.000 txartel salduta eta 430.000 ikus-entzule baino gehiago izanik, publiko gehiago duen munduko zinemaldia da. Bere atal guztietako 400 filmetatik 20 dabiltza Urrezko eta Zilarrezko Hartzak lortzeko lehian. 2001. urtetik Dieter Kosslick zinemaldiko zuzendaria da.

Berlingoa "A" kategoriako zinema jaialdia dugu Venezia, Cannes, Donostia, Mar del Plata eta Karlovy Varyko zinema jaialdiekin batera.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ofiziala (Wettbewerb)
  • Forum
  • Atzerabegirako (Retrospektive)
  • Panorama
  • Belaunaldia (Generation)
  • berezia (Berlinale Special)
  • Alemaniako zinema (Perspektive Deutsches Kino)
  • Film laburrak (Berlinale Shorts)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlinale Palast edo Berlinaleko Egoitza Berlingo Potsdamer Platzen.

Urrezko Hartza

  • Filmerik onena
  • Bizitza-lorpena ("Ohorezko Urrezko Hartza")

Zilarrezko Hartza

  • Epaimahaiaren Sari Nagusia
  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza
  • Gizonezko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza
  • Emakumezko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza
  • Argazkirik onena
  • Filmeko musikarik onena
  • Epaimahaiaren Sari Nagusia (Film laburra)

Besteak

  • Panorama Publikumspreis, ikus-entzuleen Saria.
  • Berlinale Kamera

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Berlinale


Berlinaleren palmaresa

1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 |
1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 |
1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 |
1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 |
1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 |
2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |

Urrezko Hartza