Berroberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:43, 27 otsaila 2016
Berroberria
Map
Kokapena
Koordenatuak43°16′0″N 1°31′0″W
Ezaugarriak
Garaiera120
Bisitagarriaez
Aztarnakbai

Berroberria haitzulo txiki bat da (18 m x 25 m x 6 m) da, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean, Urdazubi udalerrian, Alkerdiko leizearen ondoan, dagoena.

1929an Norbert Casteretek aurkitu zuenetik indusketa kanpaina franko egin dira: Lorianako Markesak 1939an, J. Maluquer de Motesek 1959 eta 1964 artean eta I. Barandiarán eta A. Cavak 1977 eta 1994 artean. Zazpi okupazio aldi bereizi dira, zaharrena Magdaleniar aldikoa (orain dela 14.430±290 urtekoa). Aziliar aldian, Mesolitoan eta Brontze Aroan ere okupatua izan zen[1].

Erreferentziak

  1. Ana Cava, Irantzu Elorrieta eta Ignacio Barandiarán (2009) El Gravetiense de la cueva de Alkerdi (Urdax, Navarra): análisis y contexto de su industria líticaMunibe Antropologia-Arkeologia 60