Haitzulo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
New Mexicoko kobazuloa.

Haitzuloa lur azpian dagoen zulo sistema naturala da. Gizakiak haitzulo batzuk bizileku izan zituen, Historiaurrean.

Espeleologia da haitzuloak aztertzen diharduen zientzia adarra, geologia, biologia eta meteorologia uztartzen dituena, besteak beste.

Arkeologiak, aldiz, gizakiaren aztarnak ikertzen ditu.

Eduki-taula

Sinonimoak[aldatu]

Euskaraz hitz ugari ditugu kontzeptu hau izendatzeko: koba, kobazulo, leize, leizezulo, harpe, karbi, osin, troka eta haitzulo. Denek ez dute zehatz-mehatz esanahi bera. Leizeak estu eta sakonagoak dira; eta harpeak eta kobak, zabalagoak sarreran, eta motzagoak.

Osagaiak[aldatu]

Estalaktita (goitik behera) eta estalagmitak (behetik gora) dira, eta biak elkartzen direnean zutabeak sortzen dira. Horiexek dira haitzuloen osagai ezagunak.

Euskal Herriko haitzuloak[aldatu]

Munduko haitzuloak[aldatu]

Labar-pinturak[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Labar-pintura

Historiaurreko gizakien aztarnen artetik, ikusgarriak dira labar-pintura deitutakoak, hau da, hormetan egindako marrazkiak. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako errito funtzioarekin.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]