Aziliar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Aziliarra mendebaldeko Europan izandako Epipaleolitoko kultura arkeologikoa izan zen, orain dela 12.000 eta 9.500 urte artean garatu zena. Édouard Piettek Ariègeko Mas-d'Azil haitzuloan identifikatu zuen aurrenekoz kultura hau 1889an, Magdalen aldiko eta Neolitoko mailen arteko geruzan agertzen zen industria ikertzean.

Azil kulturaren bereizgarri ditugu hortz ilara bateko edo biko arpoi zapal eta fusiformeak, hezurrez edo adarrez egindakoak, oinaldean zulo luzanga dutenak (Magdaleniar arpoiak ebakidura zirkularrekoak dira eta hortzak ardatzetik oso irtenak izaten dira). Sukarriz egindakoen artean, tresna txikiak ugaritzen dira. Bizkardun puntak (punta aziliarrak) eta marruskak dira lanabesik aipagarrienak. Azil aldian hezurrezko tresneria asko gutxitu zen, ikerlari askoren iritziz, adar edo hezurren ordez zura erabiltzen zutelako. Horma artea desagertu zen eta objektu artistiko berezienak errekarri margotuak edo grabatuak dira[1].

Aziliar kultura Azken Izotz Aroaren amaierari eta holozenoaren hasierari loturik dago. Klima epeldu zen eta itsasoaren maila igo. Landarediari dagokionez zuhaitz hosto erorkorrek (hurritza eta haritza) azalera handiak kolonizatu zituzten. Pleistozenoko animalia batzuk (mamuta, leize-hartza) desagertu ziren eta beste batzuek (elur-oreina, ipar-azeria) Europako iparralderantz emigratu zuten. Ugaritu ziren animalien artean, basurdea eta orkatza ditugu[1][2].

Euskal Herrian, besteak beste, Santimamiñe, Arenaza, Lumentza, Ekain, Berroberria, Zatoia eta Izturitzeko leizeetan aurkitu dira Azil aldiko aztarnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Joxean Mujika Alustiza: Paleolito-ondorena Metal-Arora arte Euskal Herrian. Uztaro 4
  2. Historiaurrea Euskal Herrian

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aziliar Aldatu lotura Wikidatan