Mesolito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Mesolitoa (antzinako grezieraz: mesos=erdia eta lithos=harria) Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.

Duela 10.000-9.000 urte hasita, Mesolitoren garapena Europako basoei lotuta dauden ekonomia- eta gizarte-aldaketa ugarik markatu zuten. Klima berotzeak eraginda, hainbat natura-aldaketa gertatu ziren Europan: barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten: Europako baso erraldoietara sartuta, kudeatzen hasi ziren. Neolitoren etorrerak, K. a. VIII. eta IV. milurtekoen artean, Mesolitoren amaiera ekarri zuen.

Uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan. Aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen: mikrolitoak, silexezko lanabes geometriko txikiak ekoiztu ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Arte-irudiak sinbolikoak eta ez-figurazkoak ziren gehienbat.

Mesolitoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wurms glaziazioaren azkenaldian epeltzen hasi zuen giroa, landareak han eta hemen ugaldu ziren eta mendi gorenetan baizik ez ziren geratu izotza eta elurra. Jendea leizeetatik atera eta lur behereak, haranak eta ibarrak hasi zen betetzen. Adituen ustez Mesolitoan gauzatu zen euskal gizakia.

Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolitoan: Azil aldia da lehen garaia (K.a. 9000-K.a. 6000. Frantziako Ariègeko Mas-d’Azileko aztarnategiak eman dio izena), Madalen aldiaren jarraian, eta Goi Mesolito edo Tardenois aldia da bigarrena, Neolitoaren atean (K.a. 6000-K.a. 4000. Astur aldia izena ere ematen zaio). Azil aldiko gizakia ehiztaria zen eta fruituak eta itsasoko soinberak jaten zituen, halaber.

Ez zuen leizea erabat utzi eta Madalen aldian bezalako tresnak lantzen zituen, harriz nahiz hezurrez. Ez zituen irudiak eta grabatuak egiten haitzuloetako hormetan, eta badirudi aldakuntza handiak gertatu zirela Cro-Magnon arrazako jende haren sinesteetan eta gizarte antolamenduan. Garai honetakoak dira Itziarko Urtiagako leizean aurkitu ziren giza hezurrak. Goi Mesolitoan soinbera eta arrain gehiago jaten zen eta lan espezializazioa areagotu zen.

Gizarte antolamendua konplexuagoa zen eta badirudi garai haietan hasi zirela lehen migrazioaldiak, Europatik eta Afrika aldetik. Aipagarri dira garai honetako kutun eta apaingailuak. Mouligna (Miarritze), Izturitze, Bolinkoba (Abadiño), Berroberria (Urdazuri), Ermittia (Deba), Urtiaga (Itziar), Lumentxa (Lekeitio), eta Santimamiñeko (Kortezubi) leizeetan aurkitu dira Mesolitoko aztarna garrantzitsuenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mesolito Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.