Urdazubi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urdazubi

NafarroaNafarroa
Urdazubiko armarria
Izen ofiziala Urdax / Urdazubi
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Baztan
Alkatea Santiago Villares Otegi
Herritarra urdazubitar
Koordenatuak 43°16′0″N 1°30′15″W / 43.26667, -1.50417 (Urdazubi) Koordenatuak: 43°16′0″N 1°30′15″W / 43.26667, -1.50417 (Urdazubi)

300px}

Eremua 7,67 km2
Garaiera 94 m.
Distantzia 80 km Iruñera
Euskaldunak  %91,05 (2001)
Postakodea 31711
Biztanleria 380 bizt (2008)
Dentsitatea 46,81 bizt/km²


Urdazubi Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 380 biztanle ditu.

Xareta elkartea osatzen du Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi herriekin batera.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

San Salbatore monasterioa

Urdazubi Nafarroako eta Iruñeko merindadeko ipar-ekialdean kokatzen da Lapurdiko mugatik gertu. Herrira heltzeko N-121-B errepidea hartu behar da Lapurdirako norabidean.

Ugarana errekak herria zeharkatzen du. Aurrerago Ur-Ertsi izena hartuta Donibane Lohizunen itsasoratzen da.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klima, ozeaniko epela da, aldaketa termikoa txikia da eta prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, baita uda garaian ere. Urteko batez-besteko tenperatura 1.800 eta 2.000mm artekoa eta tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da. Urteroko egun euritsuak 170 inguru dira, eta gunerik menditsuenetan balio horiek gainditu daitezke.

Jatorrizko landaredia, gaztainondo, haritz eta hosto erorkorreko antzeko espeziek osatzen zuten, baina gaur egun basoen azalera ia erabat desagertu da mendeetako zuhaitz ebaketaren ondorioz. Gaur egun sastraka eta iratxeak dira herriaren inguruko landaredian nagusi. Horrez gain, hariztiren bat ere kontserbatzen da.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Urdazubiko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
639 645 647 527 595 600 507 588 523 547 459 388 359

2008ko erroldaren arabera, 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,76a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ikustekoak

Axular etxea, Axular idazlearen jaiolekua

[aldatu] Bestak eta ospakizunak

Urdazubiko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.

[aldatu] Politika

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

Urdazubiko alkatea Azkar herri ekimeneko Santiago Villares Otegi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta hortaz gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien %2,14) eta boto zuriak bederatzi izan ziren (%3,27). Abstentzioa %16,86koa izan zen.

Urdazubiko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Azkar Hautesle Elkarte Independentea (AEI) 140 4
Urtxume Elkartea (AU) 126 3

[aldatu] Udaletxea

Urdazubiko udaletxeko idazkaria Zugarramurdiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Salbador kalea, 1

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak