Bethmännchen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bethmännchen
gozogintza eta jaki
Osagaiakmazapana
Historia
JatorriaAlemania

Bethmännchen gozoki-mota bat da, mazapanaz egina, Frankfurt am Main (Alemania) inguruko eskualdeetan oso ohikoa. Glasé azukrearekin eta arrosa-urarekin apaindu ohi da, masa bola-formakoa da eta hur edo almendraren bat itsasten zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, Bethmann bankari-familiarena da gozoaren izena. Gaur egun, Alemaniako sukaldaritzaren Gabonetako espezialitate bihurtu da. Erdi Aroan oso ezaguna zen Frankfurter Brenten aldaera da, eta ez da nahastu behar Aachener Printenekin (Gabonetako galleta moduko bat).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]