Bhopal
Bhopal (Hindi: भोपाल) Indiako Madhya Pradesh estatuko hiriburua da. Aintziretako hiria bezala ezagutzen da, aintzira natural eta artifizial ugari baititu.
1984ko abenduaren 2-3ko gauean gertatutako ezbeharrarekin eman zen ezagutzera hiria mundu osoan. Izan ere, gas hilkorren nahasketa bat isuri baitzen pestizidak ekoizten zituen lantegi batetik, milaka hildako eraginez. Are lagun gehiago gaixotu dira horregatik hurrengo urteetan, eta ohikoak dira ezgaitasun psikologikoak eta neurologikoak, itsutasuna edota larru-, ikusmen- eta arnas-arazoak izatea. Umeak jaiotze-akatsekin sortzen dira, gurasoek edo aiton-amonek ere pairatu bazituzten gasak. Handik oraindik ere isurtzen diren produktu kimikoek kutsaturik daude lantegi ondoko lurrak eta urak.
Indiako gobernuak, ordea, ukatzen du horrelako kutsaketarik gertatu denik edo egun bertan toxinarik dagoenik. Harrezkero, Bhopalen protesta eta kanpainia ugari egin dira ezbeharra salatzeko, mundu osoko milioika lagunek babestuak.