Bidasoko elkarrizketa
Bidasoko elkarrizketa Bidaso ibaiaren ertzean, 1463. urtean, Hondarribiaren eta Hendaiaren artean izaniko elkarrizketa izan zen, Aragoi eta Nafarroako Joan II.aren eta Gaztelako Henrike IV.aren arteko auziak amaiarazteko asmoz. Epaile gisa Frantziako Luis XI.a erregeak jardun zuen. Joan II.ak Gaztelako jabego zaharrarekiko zituen asmoak eta Nafarroako gerra izan zituzten eztabaidagai. Frantziako erregeak gerrak sorturiko zorrak kitatzearren, Lizarrako merindadea Henrike IV.aren esku gelditzea eta Kataluniarekiko zituen hartu asmoak bertan behera uztea agindu zuen, nahiz eta Bartzelonako Konde izendatu berri zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.