Bideoteka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bideoteka ikus-entzunezko informazioa biltzen duen tokia izendatzeko erabiltzen den hitza da. Hasieran bideo-zintak gordetzeko lekuentzat erabiltzen zen hitza izan zen. Gaur egun bideo euskarria duten fitxategien biltegietarako ere erabiltzen da.

Bideoteka hitza, hitz elkarketa batetik dator: latinetik datorren videre (ikusi) aditzaren eta grezieratik datorren thekes (kutxa) hitzaren elkarketatik.

Bideoteka hitza erabili zen VHS eta Beta formatuko bideo-zintaen biltegiak izendatzeko, gero, hitza DVD formatuetan gordetzen ziren ikus-entzunezko fitxategien biltegiak izendatzeko. Azkenik, bideoteka hitza erabiltzen da, batzuetan, Interneten dauden bideo bilduma batzuk izendatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]