Bilbomatiks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbomatiks
Datuak
JatorriaBilbo, Bizkaia
Musika motaska-rocksteady-reggae
InstrumentuakGitarra
Baxua
Bateria
Teklatu
Saxofoi
Tronpeta
Urteak2013
Produkzioa
Diskoetxea(k)Pantx Records

Bilbomatiks ska estiloko euskal musikako talde bat da, Bilbon 2013an sortua. 2023an agur esan zuten.[1] Dantzatzeko musika egokia egiten zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urte inguruan sortu zen Bilbomatiks taldea Bilboko kaleetan. Ska musikaren maitaleek sortu zuten banda, eta bidean iraupen luzeko disko bakarra argitaratu zuten 2015. urtean. Musikalki, ska, rocksteady, skinhead reggae edo bestelako giro jamaikar bero eta dantzagarriak jorratzen dituzte. Taldearen jarduna 2018. urte inguruan itzali bazen ere, 2023ko maiatzean bi emanaldi eskainiz azken agurra eman zuten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko bakarra dute: Bilbomatiks (2015).[2] 2023an, Pantx Records zigiluak binilo formatuan kaleratu zuen lana masterizazio berriarekin. Diskoaren salmentatik ateratzen ziren etekinak euskal presoen sostengurako bideratuko zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]