Bille August

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bille August (2007).

Bille August (Stockholm, Suedia, 1948 -) suediar zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki-zuzendari gisa hasi zen zinemagintzan. 1978an zuzendu zuen lehen filma, eta telebistarako ere lanean aritu zen ondorengo urteetan. 1983koa du lehen film ezaguna, Zappa, besteak beste Londresko Zinema Jaialdiko film onenaren saria jaso zuena. 1987an, Pelle the Conqueror filma egin zuen, Martin Andersenen eleberrian oinarritua, Canneseko Urrezko Palma irabazi eta 1988an Atzerriko Film Onenaren Oscarrerako izendatu zutena.

1992ko The Best Intentions filmak jaso zuen Atzerriko Film Onenaren Oscar saria. Horri esker, handiro egin ahal izan zuen —diruz eta antzezlez— Isabel Allenderen The House of the Spirits eleberriaren zinemarako egokitzapena. Era berean, Selma Lagerlöffen bi eleberritan oinarritua da 1996ko Jerusalem, XX. mendearen hasieran piztu den gehiegizko erlijiozaletasunetik ihesi Jerusalemera alde egin nahi duten maitaleen istorioa. 1997an, Smilla's Sense of Snow estreinatu zuen, eta urte berekoa da Les Misérables, Victor Hugoren izen bereko nobelan oinarritutako filma. Orduz geroztik, Return to Sender (2005), Goodbye Bafana (2007) eta The Passion of Marie (2012) egin ditu. 2011n, Bille Augustek iragarri zuen filmatze-estudio bat zabaldu zuela Hangzhoun (Txinan), film txinatarrak ekoizteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bille August Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]