Birendranagar

Koordenatuak: 28°36′N 81°38′E / 28.6°N 81.63°E / 28.6; 81.63
Wikipedia, Entziklopedia askea
Birendranagar
वीरेन्द्रनगर
hiria
Administrazioa
Herrialdea Nepal
ZonaBheri Gunea
Posta kodea21700
Geografia
Koordenatuak28°36′N 81°38′E / 28.6°N 81.63°E / 28.6; 81.63
Map
Demografia
Biztanleria47.914 (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia083
birendranagarmun.gov.np

Birendranagar (nepaleraz वीरेन्द्रनगर) Nepalgo Erdi-mendebaldeko eskualdeko hiriburua da. 31.381 biztanle ditu (2001).

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birendranagar hiri berria da, 1977an sortu baitzen Surkhet ibarra egoki administratzeko. Orduko Birendra erregearen omenez dauka Birendranagar izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko Teraiko Surkhet ibarrean kokaturik dago, Karnali ibaiaren arroan. Historikoki Tharu eta Rajhi leinuak bizi izan dira hemen baina gaur egun inguruko mendi-distritotako jende ugari etorri da eta populazioa azkar hazten ari da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]