Birger Sellin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Birger Sellin , 1973ko otsailaren 1.an Berlinen jaiotako idazlea. Pertsona honek autismoa pairatzen du eta bi urte izan zuenetik ia ez du hitzik esan; hala ere, teknika berri bati esker, facilitated commmunication edo komunikazio erraztua, hasi zen ordenagailu batean idazten. Modu horretan poliki poliki bere egunerokoa sortu zuen, Ich will kein Inmich mehr sein titulupean 1993an argitaratuta. Liburu hau hizkuntza desberdinetara itzulia izan da eta polemika handi baten zurrunbiloan egon da ezen espezialista batzuen arabera ezinezkoa baita pertsona autista batek horrelako liburua idaztea. Birgerren liburua oso gogorra da, bere eguneroko isolamendua eta horren ondorioak jasotzen baititu. Gogortasun horrekin batera oso liburu poetikoa eta sakona dela esan dezakegu [1]. 1995an bigarren liburu bat argitaratu zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ich will kein Inmich mehr sein. Kiepenheuer & Witsch, Köln 1993, ISBN 3-462-02289-X. Frantsesez, Je ne veux plus rester à l'intérieur de moi (1993) eta gastelaniaz Quiero dejar de ser un dentro de mi (1994) bezala argitaratuta.
  • Ich Deserteur einer artigen Autistenrasse: neue Botschaften an das Volk der Oberwelt. Kiepenheuer & Witsch, Köln 1995, ISBN 3-462-02457-4. Frantsesez: La solitude du déserteur: un autiste raconte son combat pour rejoindre notre monde (1998). Gastelaniaz: Yo, desertor de una raza de autistas (1997).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Domingo Garcia Sabell, gaztelerazko edizioaren hitzaurrean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) : Birgerren kasua.