Birgit Nilsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birgit Nilsson.

Birgit Nilsson (Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005eko abenduaren 25a) suediar sopranoa izan zen.

Biografia

J. Hislop eta A. Sunnegardekin egin zituen ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan (1941-1946). 1946. urtean egin zuen aurkezpena Stockholmen Carl Maria von Weberren Ezkutuko ehiztaria operako Agataren pertsonaiarekin.

1948. urtean Stockholmeko Operak kontratua egin zion, eta harrezkero mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen. Wagnerren interpretari bikaina zen, bereziki Isoldarena.

Kantatu zituen pertsonaia aipagarrienak: Lady Macbeth, Venus eta Elisabeth (Tannhäuser), Senta (Mamu Untzia), Elsa (Lohengrin), Brünnhilde (Sigfried), Isolda (Tristan), Aida, Salome, Elektra eta Doña Ana (Don Giovanni).

Nilssonen ahotsak ezaugarri dramatiko bikainak zituen, eta musikaltasun handia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birgit Nilsson Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak