Blagoevgrad probintzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:32, 15 apirila 2015

Blagoevgrad probintzia edo oblast-a

Hiriburua Blagoevgrad
Antolaketa
Bulgariako barrutia

14 udalerri
Eremua 6.449,5 km²
Biztanleria 341.173
Dentsitatea 52,89 bizt/km²

Blagoevgrad probintzia (bulgarieraz област Благоевград), Bulgariako oblastetako bat da, herrialdeko hego-mendebaldean. Pirin-go Mazedonia izenez ere ezagutzen da. Mugan ditu hauek: iparraldean, Kiustendil eta Sofia probintziak, ekialdean, Pazardzhik probintzia, hegoaldean Grezia, eta mendebaldean Mazedoniako Errepublika.

Geografia

Probintziak 6.449,5 km²-ko azalera dauka, eta 341.173 biztanle zituen 2001. urtean. Bulgariako hirugarren lurralde handiena da, Burgas eta Sofiaren ostean.

Erliebe aldakorra dago lurraldean barrena: mendikateetan, Rila Mendiak, Pirin Mendiak eta Rodope Mendiak dira aipatzekoak; haranetan daude, ostera, lurraldeko herrigune nagusiak, Struma eta Mesta ibaien ibarretan. Lurraldeko ibai-garraio nagusia ere ibar horietan gauzatzen da.

Klimari dagokionez, kontinentala eta mediterraneoa dago lurraldean. Baliabide natural nagusiak egurra, ikatza, marmola eta granitoa dira. Lurraldearen %52 inguru basoak dira, eta nekazaritzako soroak %38.

Piringo Tevno Vasilashko Lakua

Banaketa administratiboa

Udalerri hauek daude:

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blagoevgrad probintzia