Bulgaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bulgariako Errepublika
Република България
Bulgariako bandera
Bandera

Bulgariako armarria
Armarria

Goiburua: Съединението прави силата
(Batasunak indarra sortzen du)
Nazio ereserkia:
Мила Родино
(Aberri maitea)
Bulgaria: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Sofia
42°41′N 23°19′E / 42.683°N 23.317°E / 42.683; 23.317
Hizkuntza ofiziala(k) Bulgariera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
Rosen Plevneliev
Plamen Oresharski
Independentzia
-Aldarrikatua
-Onartua
Independentzia gerra
1878 martxoaren 3
1908 urriaren 5
Eremua
• Guztira
• Ura

110.993,6 km² (105.)
% 0,3
Biztanleria
• Zenbatespena(2009)
• Errolda (2011)
• Dentsitatea

Herritarra

7.563.710 (98.)
7.364.570
66,2 biztanle/km² (139.)

bulgariar[1]
Dirua Lev (BGN)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
EET (UTC +2)
EEST (UTC +3)
Interneteko domeinua .bg
Telefono aurrezenbakia +359

Bulgaria[1] (bulgarieraz: България, bɐɫˈɡarijɐ ahoskatua), ofizialki Bulgariako Errepublika (bulgarieraz: Република България, rɛˈpublikɐ bɐɫˈɡarijɐ ahoskatua), Europar Batasuneko estatua da 2007ko urtarrilaren 1etik, Ekialdeko Europan kokatua. Mugakide hauexek ditu: Mazedoniako Errepublika mendebaldean, Errumania iparraldean eta Grezia eta Turkia hegoaldean.

Hiriburua Sofia du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirin Parke Nazionala

Bulgaria Trazia, Moesia eta Mazedoniako eskualde klasikoak konposatuta dago. Lurraldearen hegomendebala menditsua da: hantxe Balkaniar penintsularen mendirik altuena dago, 2.925 metroko Musala hain zuzen ere. Balkanetako mendilerroa lurraldearen erdia zeharkatzen du ekialdetik mendebalderaino, Rosen Arana famatuaren iparraldean. Bulgariako hegoekialdean lautadak eta muinoak daude, eta ekialdean Itsaso Beltzako itsasertzea dago. Iparraldeko mugan Danubio Bulgariako ibai nagusia dago. Ibai nagusien artean ere,hegoldeko Struma eta Maritsa daude.

Bulgariar eguraldia epela da, hotza eta hezea neguan eta udan, aldiz, bero eta idorra. Udako tenperaturak 40 gradu zentigradukoak ere izan litezke.

Balkanetako penintsula, bulgarieraz Stara Planina, Balkanetako mendilerroari esker deitua, Bulgariako erdi partetik ibiltzen eta Serbiako ekialderaino iristen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Bulgariako historia

VI. mendearen hasieran, mendebaldeko eslaviar tribuek antzinako Trazia okupatu zuten, bertoko traziar kaleratu edo bereganatuz. VII. mendearen bukaeran, bulgariar horden zati batek (Asiatik etorritako eta huno eta altaiar osaturiko nomada herria edo herrien multzoa), Asparukh kanak zuzenduta, Balkanetako ipar-ekialdera jo zuen eta eslaviar eta traziar bizilagunekin batera, lehenengo bulgariar herria osatu zuten.


Bulgaria Europako potentzien nagusienetako bat zen IX eta X. mendeetan zehar, Bizantziar Inperioaren aurka Balkanak menderatzeko borrokatzen ari zela. Baina, 969 urtean, Errusiaren mendebaldean zeuden bikingoek antzinako erreinua txikitu zuten, gero, 1018 urtean, Basilio II.a enperadoreak zuzenduta, bizantziar eraso batek osorik txikitu zuen Erreinua.

1185an erreinua berrezarri zuten, berriro hegoekialdeko Europan potentzia bat izateko: hurrengo bi mendeetan zehar tartariar, Bizantziar Inperioa, Serbiako erreinua eta Hungaria eta Greziako gurutzatuekin borrokatu baitzituen. XIV. mendearen bukaeran, Otomandar Inperioak herria menperatu zuen. 1878an Bulgariak bere independentzia berreskuratu zuen, hasieran Printzerri autonomoa izaten eta 1908an erreinu burujabe.

1912 eta 1913 urteetan, Bulgaria Balkaniar Gudak deritzon zenbait gatazkatan aritu zuen, hori zela eta bere lurraldea Egeo Itsasoraino heldu zen. Lehenengo Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran, Bulgariak galtzaileen alderdia hautatu zuen.

1939 urtetik eta 1945 urtera arte Bulgaria Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte. Hasieran, hau da, 1941ko martxoaren 1era arte, Bulgaria neutrala zen. Egun hartan, Erroma-Berlin-Tokio Ardatzarekin bat egiten zuen; 1944ko irailaren 9an alderdia aldatu arte Aliatuekin bat eginez gerraren bukaeraino. Bera bezala Hirugarren Reicharen menpeko Estatuak diren Hungaria edo Errumania ez bezala, Bulgaria Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin harremanak beti mantendu zuen. Gudaren bukaeran, Bulgaria Ekialdeko Blokearen zati bihurtu zen Errepublika Sozialisten sistema hautatuz. Komunisten mendea 1990rean bukatu zen; urte hartan partiduanitzeko hauteskundeak egin zuten eta hurrengo urtean 1949tik parte hartutako Elkar Laguntza Ekonomikoaren Biltzarra utzi zuen.

Bulgaria 2004ko martxoaren 29an NATOren kide eta 2007ko urtarrilaren 1ean Europar Batasunaren kide bihurtu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Bulgariaren banaketa administratiboa
Oblasti de Bulgarie depuis 1999.png

Bulgaria 28 probintziatan banatuta dago:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro I.a Bulgariakoa, lehendabiziko Bulgaria modernoko Estatu burua 1878ko Berlingo Itunari esker

Bulgariako Presidentea bost urteetako eperako herri-boto zuzena hautatua da eta behin bakarrik berrautatu daiteke. Presidentea baita Estatu Burua eta Indar Armatuen Komandante Nagusia da. Presidentea Nazional Segurtasunaren Kontsulta-Biltzarraren burua da eta, legegintza-ekimenak aurkeztu ahal ez badu ere, badu beto jartzeko aukera eta ekimena Parlamentuari itzuli diezaioke. Honek ostera gehiengo soila baino ez du behar betoa desusatzeko.

Bulgariako Parlamentua ganbara bakarra du: Biltzar Nazionala (bulgarieraz: Narodno Sabranie), lau urtetako eperako herri-boto zuzenaz hautaturiko 240 diputatuak osatuta. Bederatzi banaketa administratibo banak bere hautagai zerrenda bozkatzen du. Parlamentuan egoteko partidu edo koalizio bakoitzak botoen %4a behar du. Botere legegileak, Parlamentua, legeak promulgatu, nazio-aurrekontua onartu, presidentziarako hauteskundeak moldatu, Presidentea eta bestelako ministroak kendu, guda-adierazpenak azaldu, herrialdetik kanpo Bulgariako tropen hedatze baimendu eta nazioarteko itunak berretsi behar ditu.

2005eko ekaineko hauteskundetan, Sergei Stanishevek, Bulgariako Partidu Sozialistaren burua, garaipena lortu zuen, botoen %31ekoarekin. Bere aurkari nagusia, Saxonia-Coburgoko Simeonek, Presidente ohia, %20a lortu zuen eta Turkiar Gutxiengo Mugimendua %12a. Hala eta guztiz ere, hirurok gobernatzeko koalizioa osatu dute.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgaria antzinako Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunetik bere ekonomia aldentzeko arazo gehien izan dituen herrialdeetariko bat izan da, hori dela bere harremanak Erdialdeko Europaren herrialdeekin ez dira besteen bezain onuragarriak. Nekazaritzan, lurraren bi herenetan labore-lurraldea da, batez ere garia, artoa, garagarra, zekalea eta arroza. Industrial laborantza (tabakoa, kotoia edo ekilorea besteak baino errentagarriagoak dira. Lurraren pribatizazioak lur-zatiketa handia ekarri du eta nekazaritza-ustiapenen etekina erori da.

Industria arloan, burdingintza, produktu kimikoak eta ehungintza dira nagusi.

Bulgariaren petrolio ezak kanporen menpekotasun eragin du. Bere ikatz eta lignito meatoki handiek antzinako Zentral Termikoak eta siderurgia mantentzen dituzte. Gainontzeko energia hidraulika da, 2006an Kozloduyko Zentral Nuklearraren bi sobietar erreaktoreak itzali behar baitzuen. Zentralaren beste zatiak 212,5 milioi euroko Euratom kredituari esker zaharberritu zituzten eta 1993an, Europar Batasunaren laguntzari esker, segurantza hobetu zuten eta Mazedoniara, Serbiara, Montenegrora eta Errumaniara energia esportatu zuten.

2007tik Europar Batasunaren kidea denez gero, Bulgariaren ustelkeriaren aurkako borroka itzala eta pribatizazioen bizkortzeak banka hobetu du 2009. urterako jomugei begira. 2007ko Europar Batasunarekin sinatutako Itunari esker, Bulgarian euroa evro izena izan daiteke alfabeto zirilikoan egokitzeko.

Munduko Bankuak 2006ko ikerketan Bulgaria eraldaketa gehiago egin dituen hamar herrialdeko bat zela esan zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Bulgaria 7.322.000 biztanle ditu. Bizi-itxaropena 72,5 urtekoa da. Biztanleriaren %98,2 alfabetatuta dago. Seme-alaben batez bestekoa 1,39koa da emakume bakoitzarentzat, honek suposatzen du biztanleriaren %0,83aren galera urtez urte.

Herrialdeko etniko-osaera honako hau da [1]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulgaria Aldatu lotura Wikidatan