Boneta eta Txapela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boneta eta Txapela
Niko Etxarten, Oskorriren, Johañe Etxebesten eta Txomin Artolaren musika-lana
Egilea(k)Niko Etxart, Oskorri, Johañe Etxebest eta Txomin Artola
Argitaratze-data1928
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daEperra (albuma)
Txomin Artola (albuma)
HitzakLuis Ligetx
Bestelako lanak
MusikagileaLuis Ligetx

Boneta eta Txapela Zuberoako kanta herrikoia da, Luis Ligetx larraintarrak 1928an argitaratu hitzak eta airea.[1][2][3][4]

Ligetx koblakaria Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri handiaren maisua izan zen.[5] Idatzita gorde direnez gain, ahoz bertsolari gisa omen zen bikaina. Biak batera entzun zutenen arabera dudarik gabe Ligetx jotzen zuten irabazle.[6] Ligetxen beste kantu ezagunak dira Oihan Beltzean, edo Espos, esposen kantorea.[4] Ogibidez laboraria izan zen.

Gaur egun kantuaren izenburua ez da oso ulergarri hainbat euskaldunontzat, "txapela" hitzaren esanahiak ez baitira berdinak Euskal Herri osoan. Jakin behar da pilotari txapeldunek jasotzen duten saria kantako "boneta" dela[7][8] eta Humphrey Bogartek erabiltzen duen kapela kantako "txapela" dela.[9]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisera joandako emigranteen satira zorrotza, gordina eta ankerra agertzen da kantuaren hitzetan.[12] Bertsoak txandaka kantatzen dute txikitan kantu-lagunak izan ziren Piarra-k eta Petiri-k. Kantatzen dutenean gizon helduak dira, Piarra Zuberoako herrian bizi da —boneta erabiltzen du—, baina Petiri Parisen —txapela (kapela) erabiltzen du—, eta bidaian etorri da herrira.

Jatorrizkoa zubereraz Oskorriren bertsioa[14]
Igaran egün batez egin dügü erri,

Hortaz nahi deizüet eman zerbait berri:

Parisetik jin zaikü bidajez Petiri,

Urte bakotx fortüna eginik üdüri.


Agur eta zertan hiz Petiri gaizoa?

Ene haur denborako kantüko aüzoa!

Igaran dük ordünko denbora gozoa,

Eta hi aberastü, ez behiz zozoa!


Parisetik horra nük züen ikustera,

Han ontsa bizi gütük, adiskide Pierra,

Hiaurek ikusten dük egin diat afera,

Txapela ezari diat bürütik behera.


Txapela badük bena arin barnekoa.

Non ützi dük boneta Eüskal-Herrikoa?

Txapel horrek ez deik ez edertzen kaskoa,

Basta ederra gatik, asto dük astoa.


Ez diat ez axolik laidoen batere!

Han ezagützen diat hanixko andere!

Itxürari so-ginez aberats bai ere

Ezkontüren ahal nük, ez erran deüs ere.


Arren badük ideia hola ezkontzeko?

Lagün franko badükek hortan segitzeko.

Ofizio bat balitz Parisen hartzeko,

Aberats izan gabe, auher bizitzeko.


Ez nük ez hi bezala lanean akitzen;

Lan anplexagorik dük hirian agitzen.

Ene alde hasi nük Parisen bizitzen,

Arrüaren xokoan oskien argitzen.


Ofizio ederra oski argizale,

Har ezak emaztea ziraje saltzale,

Haurrak jinen zaitzüe gose bazkazale,

Ütziren dük Parise ahal bezain zale.


Ni ja nahi nük egon boneta kaskoan,

Ene sorlekü maite Eüskal-Herrikoan.

Ihork ere jakin gabe zer düdan gogoan,

Kobla zonbaiten hontzen sütondo xokoan

Igaran egun batez egin dugu irri,

hortaz nahi dizuet eman zerbait berri:

Parisetik jin zaiku bidaiez Petiri,

urte bakotx fortuna eginik iduri.



Parisetik horra nauk zuen ikustera,

han untsa bizi gaituk adixkide Pierra;

ihaurrek ikusten duk, egin diat afera,

txapela ezarri diat burutik behera.


Txapela baduk baina arin barneköa,

nön utzi duk boneta Euskal Herriköa?

Txapel horrek ez dereik edertzen kasköa,

basta ederragatik asto duk astöa.






Ez nauk, ez, hi bezala lanëan akitzen,

lan anplexagorik duk hirian agitzen,

ene alde hasi nauk Parisen bizitzen,

arruaren xokoan oskien argitzen.


Ofizio ederra oski argitzale,

har ezak emaztëa ziraje saltzale,

haurrak jinen zaizkizue gose-bazkazale,

utziren duk Parise ahal bezain zale.


Ni ja nahi nauk egon boneta kasköan

ene sorleku maite Euskal Herriköan,

ihaurk ere jakin gabe zer dudan gogöan,

kobla zonbaiten ontzen sutondo zoköan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xiberoko, Botza. (2022). Denbora xaramelan bizi. Maule: Xiberoko botza, 50-51 or..
  2. Etxart, Dominika; Etxart, Niko; Larrandaburu, Robert. Buneta eta txapela. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  3. Coyos, Jean-Baptiste. (2013). Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri.. Euskaltzaindia, 3 or..
  4. a b Etxeberria, Joanes. (2024-02-10). «Haize berriak Gamere-Zihigan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  5. «Luis Ligetx-en argazkia (Louis Ligueix)» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Auñamendi Eusko Entziklopedia) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  6. Davantek azaltzen du Etxahun-Barkoxe bertsoak idazten maisua zela baina aho-mihizko oroitzapenik ez dugula; bestalde Etxahun-Iruri bi arloetan ondo ibili bai baina bat-batekoan baino kantuak idazten zela hobea.
  7. Fundazioa, Elhuyar. «beret» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  8. Fundazioa, Elhuyar. «boina» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  9. Fundazioa, Elhuyar. «chapeau» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  10. Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandaburu. (2004). «Eperra» www.badok.eus (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  11. «Oskorri & The Pub Ibiltaria 12» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  12. a b Gorosabel, Oier. (2014-02-23). «Boneta eta txapela» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  13. «Txomin Artola» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  14. «'Boneta eta txapela' abestiaren hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]