Bostehunen Kontseilua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Napoleon Bonaparte jenerala eta Bostehunen Kontseilua, Saint-Clouden 1799ko azaroaren 10ean. François Bouchoten margolana, 1840.

Bostehunen Kontseilua (frantsesez Conseil des Cinq-Cents) Antzinakoen Kontseiluarekin batera, III. urteko Konstituzioak ezarri zuen biltzar legegile frantziar bat izan zen, Beroliseko konbentzioak legez hartua 1795eko abuztuan eta urte bereko irailaren 23an indarrean jarria izan zena.

Kontseilua, errolda-sufragio bidez aukeratutako 500 partaidez osatua zegoen, 30 urte baino gehiagoko adina zutenak, eta, aukeratuak izandako unean, Frantzian, gutxienez urte bete bizitzen zeramatenak. Urtero berritzen zen heren bat.

Direktorioari amaiera eman zion lainotearen 18ko estatu kolpearen ondoren, Bostehunen Kontseilua, Napoleon Bonapartek desegin zuen. Kontseiluaren egoitza, Tuileries jauregiko Salle du Manége delakoan egon zen 1798 arte, urte honetan, Palais Bourbonera pasatzen delarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bostehunen Kontseilua Aldatu lotura Wikidatan