Irailaren 23
Wikipedia(e)tik
| << | Iraila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | ||||||
| 2013 | ||||||
Irailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita seigarren eguna da, 267.a bisurteetan. 99 egun falta dira urtea amaitzeko.
Egun honetan maiz hasten da astronomikoki udaberria (Hego Hemisferioan) edo udazkena (Ipar Hemisferioan).
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1593 - Bilbon kalte material handiak eragin zituzten uholdeak egon ziren. Alde Zaharreko eraikin asko behera etorri ziren.
- 1978 - ETAk Jose Antonio Ferreiro Gonzalez polizia armatuko agentea erail zuen Gasteizen.
- 1979 - ETAk Lorenzo Gonzalez Valles militarra erail zuen Donostian.
- 2000 - Creditrans txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Bilboko metroan.
Mundua [aldatu]
- 1889 - Fusajiro Yamauchik Nintendo konpainia sortu zuen Japonian (gaur egun bideojoko konpainiarik garrantzitsuenetarikoa), karta fabrikatzaile gisa.
- 1943 - Benito Mussolinik Italiako Errepublikako lehen gobernua sortu zuen Salon (Brescia probintzia, Lonbardia).
- 1991 - Armenia SESBetik independizatu zen.
- Eskoziako Edinburgh hiriburuan independentziaren alde eta 2014ko Eskoziako independentzia erreferendumari babesa emateko manifestazioa burutu zen, goizeko 11etan Meadowseko lorategian hasi eta Princes Street etorbidean amaitu zelarik.
Arte eta kultura [aldatu]
- Donostiako Zinemaldia: Oliver Stone zinema zuzendaria eta John Travolta estatubatuar aktoreak Benicio Del Toro aktorearen eskutik Donostia Saria jaso zuten.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1846 - Urbain Le Verrier matematikari frantziarraren iragarpen matematikoak erabiliz, Johann Gottfried Galle alemaniarrak Neptuno planeta (irudian) aurkitu zuen.
Kirolak [aldatu]
- 1993 - Monakon, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Sydney aukeratu zuen 2000ko Olinpiar Jokoetarako egoitza izateko.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1888 - Jose Domingo Ugartetxea musikari karmeldar markinarra.
- 1905 - Peli Markiegi apaiz eta idazlea, Deban (h. 1946).
- 1956 - Andoni Goikoetxea, futbolaria.
Mundua [aldatu]
- K. a. 480 - Euripide, dramagile greziarra.
- K. a. 63 - Zesar Augusto, lehen enperadore erromatarra.
- 1215 - Kublai Khan, mongoliar inperioko agintaria.
- 1901 - Jaroslav Seifert, idazle txekoslovakiarra eta 1984ko Literaturako Nobel Saria.
- 1930 - Ray Charles, abeslari eta piano-jotzaile estatubatuarra.
- 1949 - Bruce Springsteen, musikari estatubatuarra.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
Mundua [aldatu]
- 1929 - Richard Zsigmondy, kimikari austriarra eta 1925eko Kimikako Nobel Saria.
- 1939 - Sigmund Freud, sendagile austriarra eta psikoanalisiaren sortzailea, Londresen (j. 1856).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||