Napoleon Bonaparte
Wikipedia(e)tik
Napoleon Bonaparte (Aiacciu, Korsika, 1769ko abuztuaren 15a – Santa Helena, 1821eko maiatzaren 5a) militar frantsesa zen, frantsesen enperadore izatera iritsi zena.
Eduki-taula |
[aldatu] Gaztaroa
Charles Bonaparte, Napoleonen aita, nekazari eta merkatari garrantzitsua izan zen XVIII. mendeko erdialdean. Ama, Maria Laetizia Ramolino, 14 urterekin ezkondu zen eta zortzi seme-alaba ekarri: Joseph (1768), Napoléon (1769), Lucien (1775), Élise (1777), Louis (1778), Pauline (1780), Caroline (1782) eta Jerôme (1784).
Frantzia Korsikaz jabetu zenean, Bonaparte familiak erresitentzia mugimenduetan parte hartu zuen, baina hura ez zen traba izan Napoleonen aita menperatzaile berriengana hurbiltzen hasteko, batez ere korsikarrek Pone Nuovon (1769) jasan zuten porrotaren ondoren, eta gobernadore frantsesaren konfiantza lortu zuen. Hori dela eta, aitak gobernadorearen laguntzaz lortu zuen Napoleoni beka bat ematea Brienne-ko Eskola Militarrean sartu eta ikasketak Pariseko Eskola Militarrean buka zitzan; han, matematiketan trebea zela bakarrik jakin dezakegu. Horregatik, Pariseko Eskola Militarran 58 ikasletatik 42. postuan graduatu zen, bigarren teniente maila lortuta. Hasieran, kuartel askotatik ibili zen (Valence, Lyon, Douai, Auxonne) eta denbora libre guztia irakurtzen pasatu zuen, Rousseau, Mably, Voltaire edo Necker-ren lanak aurrena eta gero taktika militarrei buruzko liburuak, hala nola, Alejandro Magno, Julio Zesar eta Federiko II.aren biografiak tartekatuz.
[aldatu] Lehen harreman politikoak
Napoleonen aita hil ondoren (1789), Bonaparte familia ekonomiaz larri ibili zen. Anai-arrebek arazoak izan zituzten ikasketak bukatzeko; hala ere, Jose abokatu izan zen, Elisa Saint-Cyr (Parisen) eskolan sartu , Lucien Brienne-ko Eskola Militarrean eta Luis, eskola batean. Iraultzaren ondorioz, politikan sartu ziren Jose eta Napoleon. Josek eserleku bat lortu zuen Korsikako Kontseilu Nagusian eta Napoleon Guardia Nazionalaren teniente koronela izan zen.
[aldatu] Inperioa
[aldatu] Heriotza
1815ean garaitua izan zenetik, Ingelesen menpe gelditu zen. Hauek Santa Elena irlara atzerriratu zuten, Atlantikoan eta han hil zen 1821ean. Bere errautsak 1840 urtean Parisko Invalides.eko Panteoi Nazionalera eraman zituzten.

