Botere tenporal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vatikano Hiriaren maketa, botere tenporalaren mugekin

Botere tenporala aita santu batek Vatikano hiritik duen botere politiko eta gubernamentala da, nahiz eta hiri honetako beste agintari batzuen boterea izendatzeko ere erabil daitekeen. Botere tenporala deritzo ez delako betierekoa, hau da, ez delako botere izpirituala bezala, Eliza Katolikoaren gain egiten dena.

Botere tenporal horren ondorioz aita santuen lurraldeak egon daitezke, gaur egun Vatikano Hirira mugatua, baina aitzina Aita Santuen Lurraldeak bezalako estatu oso batekin. Garai hartan txanpon eta legelaritza propioa zuten, beste mundu estatuek bezala. Batzuen ustez estatu hauei teokrazia deitu behar zaie. Historialari batzuen iritziz Karlomagnoren koroatzea, 800ean, Eliza Katolikoaren botere tenporalaren internazionalizazioa izan zen.

Botere tenporalak politika internazionala ere egiten du, estatuak kristauak izan edo ez. Arrazoi praktikoak direla eta, 1870eko irailaren 20an aita santuaren botere tenporala amaitu egin zen, Italiako armada Erroman sartu eta Risorgimento izeneko mugimenduarekin bukatu zenean. Formalki 1929ko Letrango Tratatuan bukatu zen, Vatikano Hiria eta Italiaren arteko konkordatoa sinatu zenean.