Aita Santuen Lurraldea
Wikipedia(e)tik
Aita Santuen Lurraldea edo Elizaren Estatua (italieraz Stato Ecclesiastico) Italiako historiako estatu garrantzitsuenetakoa izan zen, penintsularen erdialdean kokatuta. Erroma hiriburua, Aita Santuak gobernadore zibilak izan ziren 752 (Pipin Laburrak Elizarekin hitzarmena egin zuenetik) eta 1870 bitartean (Piamonte erresumak Italia batu zuen arte).

