Braille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Braillea, itsuentzat eginiko sistema da, irakurri eta idatzi dezaten. Louis Braille frantziarrak sortu zuen 1821 urtean. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da baina ohiko ortografian zentzumena bista bada, Braille sisteman irakurtzeko zentzumena ukimena da. Irakurtzeko itsuak behatzak erabiltzen ditu eta horregatik letrak azaltzeko erliebe duten puntuak erabiltzen dira.

Haurrei Braille irakasteko panpina.

Eduki-taula

Jatorria [aldatu]

Pertsona itsuen irakaskuntzan erliebesko sinboloak erabiltzea aspalditik zetorren. Horrela, XV.mendean, Francisco Lucas izeneko espainiar batek erliebezko letrak erabiltzen zituen sistema asmatu zuen. Antzekoak Europa osoan landu ziren; esaterako Frantzian Valentin Haüy irakasleak antzeko sistema asmatu zuen, kartulina gainean erliebezko letrak sortuz. Sistema horietaz oinarrituta Braillek erabat berritzailea zen sistema asmatu zuen. Abianpuntutaz zeinu generatzaile bezala izendatu zuen sei puntuko kaxatxoa asmatu zuen non erliebezko puntuen konbinaketek ortografiako letra guztiak azaltzen zituzten [1].

Zeinu generatzailea.

Konbinaketak [aldatu]

Esaterako, ezkerreko lehenengo puntua bakarrik erliebean "a" letra zen. Horrela 63 konbinaketa egin daitezke baina gero horien arteko beste konbinaketek beste grafiak sortzen ditzakete; adibidez, letra larriak, zenbakiak e.a. Adibidez:

A letra txikiz idazteko:

Braille A1.svg

A letra larriz idazteko, letra larriaren ikurra + "a" letra:

Braille CapitalSign.svg Braille A1.svg

Braille idazten [aldatu]

Letrak eta zenbakiak [aldatu]

Beste ikur batzuk [aldatu]

Idazteko moduak [aldatu]

Urtetan idazteko modu egokiena oso artesanala zen. Horretarako puntzoi bat erabiltzen zen; paper lodi baten gainean erregeleta bat jartzen zen non koadrikuletan zeinuen sei zuloak markatuta zeuden. Erabiltzaileak erregeletaren laguntzaz puntzoiarekin papera zulatu behar zuen. Baina arazoak ez ziren hor bukatzen: testuak, hitzak, eskubitik ezkerretara idatzi behar ziren, ispilu moduan, gero, papera bueltatu ondoren, idatzitakoa ondo irakurtzeko. Zentzu horretan Perkins makinaren asmakizunak pertsona hauentzat izugarrizko abantaila suposatu zuen. Perkins, itxuraz, idazteko makina arrunta ematen du baina bakarrik sei tekla ditu. Sei tekla horiekin zeinu bakoitzaren zulo guztiak sor daitezke. Gaur egun, bestetik, informatikaren laguntzaz Brailleren munduan benetako iraultza gertatu da. Ordenadore moldatuekin, ahotsa ezagutzeko sistemekin eta beste aurrepan askorekin Brailleren erabilera erabat sinplifikatu da. Pertsona itsuentzat horrelako tresnak eta baliabideak sortzen dituen espezialitateak edo teknologiak tifloteknologia izena du.

Perkins makinak iraultza bat suposatu zuen itsuen munduan.

Erreferentziak [aldatu]

Kanpoko loturak [aldatu]