Hiru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

3

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 >>

Kardinala 3
hiru
Ordinala 3.
hirugarren
Zenbaki-sistema hirutar
Faktorizazioa Zenbaki lehena
Zatitzailea(k) 1, 3
Erromatarra III
Aurrizkiak tri-
(Grekotik)

tre-/ter-
(Latinetik)

Bitarra 11
Zortzitarra 3
Hamabitarra 3
Hamaseitarra 3

Hiru (3) biaren ondoren eta lauaren aurretik doan zenbaki osoa da.

Zenbakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bigarren zenbaki lehena da eta lehenengo zenbaki lehen bakoitia. Gainera, 3a Fermaten lehenengo zenbaki lehena da (n=0), eta Fermaten hurrengo zenbaki lehena 5a da.
  • Hiru aldeko poligonoak hiruki izena hartzen du. Hiru aldeak luzera ezberdinekoak badira, triangelua eskalenoa da; bi alde berdinak badira triangelua isoszelea da, hiru aldeak berdinak badira hiruki aldekidea da eta, amaitzeko, bere angeluetako batek 90º baditu, orduan, triangelua angeluzuzena da, angelu guztiek 90º baino gutxiago badute, hiruki zorrotza da, izan ere, angeluetako batek 90º baino gehiago baditu, orduan hiruki kamutsa da.
  • Zenbaki bat hirugatik biderkatzen bada zenbaki honen hirukoitza lortuko dugu; aldiz, hirugatik zatitzen badugu zenbakiaren herena lortuko dugu. Zenbaki baten kuboa (zenbakia beregatik hiru aldiz biderkatua) hirua berretzaile bezala irudikatzen da, n3.
  • Zenbaki natural bat hirugatik zatigarria da bere digituen batura hirugatik zatigarria bada. Esaterako 21 zenbakia hirugatik zatigarria (7 bider 3) eta bere digituen batura 2+1=3. Prozesu hau behar den guztietan errepika daiteke (adibidea: 16 893 702, batzerakoan 36 da emaitza, 3+6=9, eta argi ikusten da 3gatik zatigarria dela). Honegatik, 3gatik zatigarria den edozein zenbakiren itzultzeak (edo, edozein digituren permutazioak) 3gatik zatigarria da ere. Horrela, 1368 eta bere alderantzizkoa 8631, biak dira 3gatik zatigarriak (1+3+6+8=18) y eta baita ere 1386, 3168, 3186, 3618, etab.
  • Kultura askotan 3a hiru puntuz irudikatzen da, zenbaketa mayan bezala, edo hiru trazuren bitartez (bai bertikalak, bai horizontalak). Adibidez, erromatar zenbaketan (III) eta txinatar zenbaketan (三).
  • Hiru euste puntu behar dira oreka mantentzeko, adb.: tripodea.
  • Plano baten puntu bat aurkitzeko 3 erreferentzia puntu behar dira.
  • Beharrezkoak eta nahikoak dira 3 puntu ez-lerrokatu plano bat eta zirkunferentzia bat zehazteko.
  • Kristau doktrinari jarraituz, Jesus bi lapurren artean iltzatu zuten eta hirugarren egunean berpiztu zen.
  • Erdi Aroko kultura kristauan zenbaki perfektua da. Mugimendu jarraia irudikatzen du eta amaituaren perfekzioa, baita Trinitatearen ikurra batez ere angeluetako bat gorantz adierazten duelako norabide espiritual bezala, hau dela eta fededunentzat zenbaki zerutiarra zen.
  • Hiru Errege Mago daude: Meltxor, Gaspar eta Baltasar.
  • Hiruen erregela wiccaren oinarrizko printzipioa da.
  • Vietnamen uste da zoritxarra ematen duela 3 pertsona agertzen diren argazkiak.
  • Gudetan 3a zoritxarreko zenbakitzat hartzen da, esaten zen hiru zigarro pospolo bakar batekin pizteak zorte txarra ekartzen zuela, ez zen bakarrik sineskera bat, lehenengo soldaduak bere zigarroa pizten zuen eta arerioak ikusi egiten zuen, bigarrenak piztean apuntatu egiten zuen eta horrela hirugarrenera iristean tiro egin zezakeen eta soldaduetako bat hil.
  • Literatur trilogia famatuak daude, hauen artean Paul Auster eta William Burroughsenak.
  • Hiru gizon joan ziren Apollo 11 misioan gizonak ilargia zapaldu zuen lehenengo aldian.

Frantziako departamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiru Aldatu lotura Wikidatan