Burceña (Burgos)

Koordenatuak: 43°07′40″N 3°20′10″W / 43.127706°N 3.336197°W / 43.127706; -3.336197
Wikipedia, Entziklopedia askea
Burceña
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaMena Harana
Posta kodea09587
INEk ezarritako kodea09410000800
Geografia
Koordenatuak43°07′40″N 3°20′10″W / 43.127706°N 3.336197°W / 43.127706; -3.336197
Map
Demografia
Biztanleria40 (2019)

Burceña, Mena Haraneko udalerriko herrixka bat da. Ordunte bailaran dago kokatua, Balmaseda baino zertxobait gorago. La Llosa eta Sobreviñas auzoek osatzen dute herrixka. Etxe gehienak zaharrak dira, eta batek baino gehiagok 200 urtetik gora ditu. Gainera, baserri batzuk euskal izena daukate. Adibide gisa, Arrietxe eta Andra Mari ditugu. Eskola zahar bat ere badago baina aspaldi hutsik dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrixka erditik, eta baita La Llosa auzo erditik ere, Ordunte Ibaia pasatzen da. Hoyuelos, Santa Maria eta Valhondo errekak herrigunetik hurbil batzen dira Ordunte Ibaiarekin. Penarada (1125m)-pean dago kokatua.

1934. urtean, urtegi bat egin zen bailaran, herria baino 4 kilometro beherago. Urtegiaren arduraduna Bilboko Udaletxea da. Eragozpenengatik Bilboko Udaletxea bailarako herrien ur zerbitzuaren arduraduna da eta biztanleek doako ura daukate.

Udalerri mugakideak:

  • Ekialdean, Hornes.
  • Hego-ekialdean, Ordejon de Mena.
  • Hegoaldean, Taranco.
  • Hego-mendebaldean, Hoz de Mena.
  • Mendebaldean, Campillo de Mena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burceña Tarancoko monasterioko fundazioan aipatzen da, 800. urtean, Taranco eta Ordejon bezala. Dokumentu hori latineraz idatzita dago eta herria Burcenia forman idatzita agertzen da. Erdi aroan, bide bat egin zen, Balmasedatik Irusera (Bizkaitik Gaztelara), Burceñatik pasatzen zena. Arkeologoen ustez, bidea XII-XIII. mendekoa da, baina orain Irus aldean ikus daitekeen zatiko harriak, XVI-XVIII. mendekoak dira. Bideak Balmasedan dagoen zubi zaharreko eraikuntzaren kronologia bera dauka, eta beraz ziur aski lotuak izango ziren.

1587. urtean, Andres Poza Bizkaitarra Bilbon argitu zen lehenengo liburua idatzi zuen. Bertan, euskarari buruz hitz egiten du eta baita Bizkaia eta Kantabriari buruz, bi eskualde hauen elkartasuna goraipatuz. Mapetan lurralde hauek, Burceña bezala, elkartuta ageri dira behin baino gehiagotan historiako momentu hauetan.

1652. urteko mapa batean, Bizkaia barruan agertzen da lurralde hau, eta askoz ere mendebalderago ere.

1778. urtean, elizatik hurbil, etxe handi bat egin zen, gaur egun dagoen eskola zaharraren ondoan.

Madoz, 1850. urte inguruan herria 100 etxe eta bi errota zituela bermatu zuen, gaur egun dauden hiru auzoetan sakabanaturik. Gainera, ikatza egiten zen, bailarako eta bailaraz kanpoko burdinolentzako.

1934. urtean herria baino pixka bat beherago urtegia egin zen, bailara osoa aldatuz.

Gerra Zibilean, urtegia erausteko ideia pentsatu zuten baina alde batera utzi zuten azkenean. Hala eta guztiz ere, 3 bonba jarri zituzten eta urteak eman zituzten erreparatzen. Balmasedan sartu eta gero, Francoren armada bailaratik gora egin zuten, 1937ko uztailean, Los Tornos-era bidean.

XX. mendearen bukaeran errepideak oso txarto zeuden, baina mende aldaketaren urte inguruan lanak egin ziren eta errepideak, nahiz eta meheak izan, ondo daude.

XXI. mendeko lehen urteetan bitxikeria bat gertatu zen herrixkako Sobreviñas auzunean. Eder izeneko mutiko bilbotar bat galdu egin zen eta gaua basoan pasatu zuen. Poliziak, boluntarioak eta abar bere bila aritu ziren baina ez zuten aurkitu eta, hurrengo egunean, auzunean agertu zen. Mutila, Arrietxeko kea ikusi zuen eta hara joan zen esne edalontzi baten eske. Gertakizun hau prentsan agertu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendean biztanleriaren gorakada izan dugu. 2000. urtean 30 biztanle zeuden, 2010. urtean, berriz, 40 eta azken datuen arabera, 2019. urtean 40 biztanle mantentzen ziren herrian. Hala ere biztanleria zahartua da oso. Gehiengoak 65 urtetik gorakoak dira. Bi ume besterik daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]