Balmaseda
|
Balmaseda |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Balmaseda | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Enkarterri |
||
| Alkatea | Joseba Mirena Zorrilla Ibáñez (EAJ) | ||
| Herritarra | balmasedar | ||
| Koordenatuak | 43°11′34″N 3°11′49″W / 43.19278°N 3.19694°WKoordenatuak: 43°11′34″N 3°11′49″W / 43.19278°N 3.19694°W | ||
| Eremua | 22,3 km2 | ||
| Garaiera | 146 m | ||
| Distantzia | 30 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48800 |
||
| Biztanleria | 7.583 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 340,04 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1199 | ||
| http://www.balmaseda.net | |||
Balmaseda Bizkaiko mendebaldean eta Enkarterriko eskualdean dagoen udalerria da, hiribildua dena. Bizkaiko Enkarterri eskualdean kokaturik, Balmaseda probintziaren mendebaldean kokaturik dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Balmasedak Artzentales, Sopuerta eta Zallarekin egiten du muga ekialdean; hegoaldean, berriz, Burgos probintziako Mena Haranarekin.
Udalerria lurralde menditsu batean dago kokatuta, Ordunteko Mendien luzapenean. Kolitza, Canto, Terreros eta Garbea gailurrak azpimarra daitezke. Handik ibarra Kadagua ibairaino hedatzen da, Sabugal mendia, Tueros zelaia eta Arbalitza mendia sortaldean utzita. Kadagua ibaiak ibar estua sortzen du, eta Acebo, Kolitza, Tueros eta Angostura erreketako urak hartzen ditu.
[aldatu] Historia
Lurraldean badira giza aztarnak historiaurretik, baina lehen albiste zehatza 1199ko urtarrilaren 24koa da, Bortedoko jaun Lope Sanchez Menakoak hiribildua (Bizkaiko lehena) sortu zuen egunekoa, Logroñoko Forua emanez eta Bizkaiko lehen hiribildua sortuz. Hiribildua bertan sortzeko arrazoiak mendia artean ondo defenditutako hiria sortzeko aukera eta Gaztela eta Bizkaiaren arteko ibilbide komertzialak (erromatar galtzada zaharra baliatuz) izan ziren.
Horregatik, Balmaseda merkataritza eta aduana leku garrantzitsua bilakatu zen. Bere kale-kantoietan komertzioak, ostatuak, eskulangintza tailerrak, errementeriak eta abar sortu ziren. Halaber komunitate judu handia bildu zen, kanporatu zituzten arte.
XVIII mendean komertzioa gutxitu egin zen, Orduñatiko ibilbidea zabaldu eta gero. Espainiako Independentzia Gerrak, Gerria Karlistek eta Gerra Zibilak asko eragin zuten Balmasedan, bere garrantzi estrategikoarengatik.
Hala ere, trenbideak ailegatzeak eta XX mende hasierako industrializazioak garai berri bat ekarri zuten Balmasedara. La Robla trenbideak bere tailer eta zerbitzuekin beste hainbat eskualdetako jendea eraman zuen Balmasedara, hazkunde demografiko handia ekarriz.
Garapen urbanistikorako arazo larriekin, eraikitzeko leku gutxi baitago, eta sektore industrialak krisian egonda, Balmasedak gaur egun bere garrantziari eutsi nahi dio du industria birmoldatzearen bidez (El Páramo poligonoa) eta, halaber, zerbitzu jarduera garatuz, herriko kultura eskaintzak eta monumentuek dakarten turismoarekin batera.
[aldatu] Ekonomia
3.060 lagunek osatzen dute populazio aktiboa eta horietatik 893k (%30,65) ez dute lan egiten.
- Lehen sektorea: 73 lagunek egiten dute lan sektore honetan (%3,44). Atzerantz doan sektorea da, bai biztanleria zati txikia ari delako jarduera honetan, bai gero eta nekazal esplotazio gutxiago dagoelako ere. Eremu aldapatsua izanik, zaila da lurra lantzea, hori dela eta %4 baino ez da erabilgarria. Baratzeak dira nagusi, ohiko produktuekin (artoa, patata, fruitarbolak eta mahastiak, txakolina egiteko) Bestetik, 300 Ha. inguru belardiek eta landek osatzen dute, abeltzaintzaren ezaugarri, batez ere abelgorriak agertuz. Aipatu behar da basogintzak berebiziko indarra hartzen ari dela (lurren %70).
- Industria eta eraikuntza. 880 lagun ari dira arlo honetan (%41,47). Balmasedaren oinarri ekonomikoa da. Bi dira batez ere jorratzen diren alorrak, nolabaiteko espezializazioa ematen baita, metala eta altzariak. Metalgintzak (F. Murga, Trameinsa, Jar, etab.) galdaketa eta laminatuei ekiten die batez ere. Altzari arloa (komertziala eta altzarigintza), berriz, aspaldikoa da, izan ere "altzarien hiria" deitzen zaio Balmasedari, jarduera hau inguruko basogintzak ahalbideratu baitu neurri handi batean. Udalerriko industria arloari bultza ematekotan, El Páramo Industrialdea sortu da.
- Zerbitzuak. 1.169 lagun ari dira arlo honetan (%55,1). Inguru honetako berezko izaera industrialak arlo hau izugarri haztarazi du.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.935 | 3.129 | 3.563 | 3.697 | 4.081 | 4.322 | 4.797 | 5.737 | 7.412 | 7.947 | 7.333 | 7.069 | 7.100 |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJko Joseba Mirena Zorrilla hautatu zuten alkate berriro.
|
Balmasedako udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Candidatura Local Independiente (CLI) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
[aldatu] Kultura eta ospakizunak
- Inauteriak: jai herrikoia, karroza, lehiaketa, mozorro, kalejira, dantza eta berbenekin.
- Erdi Aroko Azoka: lehen aldiz egin zen hiribilduaren sorreraren VIII. mendeurrenean. Arrakasta ikusita, ordutik urtero egiten da.
- Kolitza mendirako igoera: Mendekoste Bazko bezperan egiten da. Mendira igotzea, erromeria baselizan eta Donibane Plazara jaitsiera.
- Karmen eguna: uztailaren 16an jai herrikoi hauek ospatzen dira, zezenketekin.
- Seberino Deuna: urriaren 23an, jai patronalak dira. Ezaguna da Putxera Lehiaketa. Horrez gain, kalejirak, fanfarreak, haur jokoak, kultura eta kirol ekitaldiak, dantzak, kontzertuak, berbenak...
- Kristoren Pasio Biziduna: hiribilduko 600 auzokok baino gehiagok hartzen du parte. Herriko kaleetatik Azken Afaria, Ortuko Otoitza, Pilatosen Epaiketa, Atxilotzea eta Gurutzefikazioa antzezten dituzte Ostegun eta Ostiral Santuetan.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Seberino Deunaren parrokia. XIV. edo XV. mendeko eliza gotikoa.
- Donibane Eliza. Eraikina XV. mendekoa den arren, dorrea 1732koa da eta portikoa XIX. mendekoa.
- Muza zubia edo Zubi Zaharra. Hiribildura sartzeko zubia, XIII. mendekoa, erromanikoa.
- Udaletxea. Estilo barrokoan eraiki zen arren XVIII. mendean, itxura aldatu dioten berrikuntza asko izan ditu.
- Santa Klara monasterioa. XVII. mendekoa, bere jatorrizko itxura berreskuratzeko zaharberritu da. Gaur egun hotela da.
- Horcasitas edo Buniel jauregia. XVII. mendean eraikia, Horcasitas familiarena izan zen, baita Balmasedako Aduana ere.
- Urrutia jauregia. XVII. mendeko jauregi klasizista.
- Sebastian eta Roke Deunen baseliza. XIII. mendeko baseliza erromanikoa.
- La Encartada txapela lantegia.
- Villa Lola indianoen etxea.
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Balmasedar ezagunak
- Santiago Uranga margolaria (1913-)
- Roberto Rodet margolaria (1915-1989)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/03an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Balmasedako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Balmaseda Auñamendi entziklopedian
| Enkarterriko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Alonsotegi · Artzentales · Balmaseda · Galdames · Gordexola · Gueñes · Karrantza · Lanestosa · Sopuerta · Turtzioz · Zalla |
||