Cómicos de la Legua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cómicos de la Legua 1969. urtean Bilbon sortutako antzerki taldea da, 1980an desegin zen. Aktore gehienek Karraka taldea sortu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste Ramón Bareak sortu zuen Cómicos de la Legua, Bilboko auzoetan eta Bizkaiko herrietan antzezlanak egiteko. Aurreneko ikuskizunak poeten lanak ziren erdi isilpean egiten zirenak, esate baterako Miguel Hernández poetaren testuekin eta Gerra Zibileko argazkiekin egindakoa. Emilio Carballido eta Nicolás Guillén poeta mexikarren testuak ere erabili zituzten. 1975etik aurrera Fernando Savater, Ibernalo Otxoa eta Bernardo Atxagaren lanak erabili zituzten ikusmira Euskal Herrira bihurtuz. Beste hainbat talderekin kolaborazioak egin zituzten, hala nola, Teatro 38 de Cracovia, Goliardos, Tábano, Elisa Serna, Las Madres del Cordero, PTV, Hilario Camacho...

1976 urtetik aurrera profesional bihurtu ziren dirulaguntza ofizialik ez bazuten ere. 1980 urtean desegin zen taldea.

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Recital Miguel Hernández (1969)
  • Silencio, pollos pelones, ya les van a echar su maíz, 19
  • El Son de Nicolás Guillén
  • Nuevo retablo de las maravillas y La niña y el pelele
  • Pablo Ramírez (retablo urbano)
  • Fabulilla con burro (haurrentzako antzezlana)
  • Crónicas del Doctor Z
  • La verdadera historia de Gargantua
  • Triponzi eta tribunzi (kaleko haurrentzako antzezlana, 1974)
  • Vivir por Bilbao (1975)
  • Triponzi jauna (elebiduna, 1975)
  • El jardín de la oca (1976)
  • Nafarroa 1.500 (elebiduna, Oskorriren musikarekin)
  • Prakaman
  • Makina Beltza (antinuklearra, 1980)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]