Antzerki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
P culture.svg

Antzerkia (greziera klasikoz "theatron", θέατρον, edo "ikusteko lekua") arte eszenikoa da non publikoaren gainean istorioak kontatzen diren antzezpen baten bidez, hau da, hitzez eta imintzioz egindako ikuskizunaren bidez, batzuetan musikaz eta dantzaz lagunduta edo txotxongilo bezalako osagaiekin.

Antzezlanak arlo honetako egintzak dira eta zatika banatuta daude normalean, zati horietako bakoitzak ekitaldi, ekinaldi edo gertaldi izena hartzen duelarik.

Azkenik, antzokiak dira arte mota hau eskaintzeko leku fisikoak, kalean ere emankizunak burutzen diren arren.

Eduki-taula

[aldatu] Generoak

Hiru genero klasikoak Drama, Tragedia eta Komedia dira, Antzinako Greziatik datozenak.

Gaur egun, beste azpigenero batzuk ere lantzen dira, hala nola Mimoa, txotxongiloen antzerkia edo lan musikalak.

[aldatu] Historia

Euskal antzerkia, 1634an (Guti gorabehera.) hasi zen.

[aldatu] Antzerkigileak

[aldatu] Klasikoak

Antzinako Grezian, azpimarratzekoak dira besteak beste Aristofanes eta Sofokles moduko egile ezagunak.

Aro modernoan, William Shakespeare handia, Victor Hugo eta Jean de La Fontaine frantziarrak eta Henrik Ibsen norvegiarra aipatzekoak dira beste askoren artean.

[aldatu] Garaikideak

[aldatu] Zuzendariak

[aldatu] Nazioarteko Eguna

Martxoaren 27a da mundu mailan antzerkiaren eguna.

[aldatu] Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko antzerkia

Euskal Herriko aktoreak ordezkatzen duen elkartea, hala antzerkikoak nola zinemakoak, Euskal Aktoreen Batasuna sindikatua da

[aldatu] Lagunarteak

Sakontzeko, irakurri: Antzerki konpainien zerrenda

Antzerki konpainia edo lagunarte ezagunak Compañía Nacional de Teatro Clasico, Els Joglars, Teatre Nacional de Catalunya eta Tricicle ditugu espainiar estatuan, eta Euskal Herrikoen artean Antzerkiola Imaginarioa, Deabru Beltzak, Ez Dok Hiru Bikoteatroa, Kukubiltxo, Markeliñe eta Maskarada Tanttaka Teatroa daude besteak beste. 2010ean Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) sortu da euskal eta euskarazko antzerkiari bultzada eman asmoz.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak