Caganer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Caganer Kataluniako jaiotzetan jartzen den irudi famatua da. Bazter batean ezkutatuta jartzen da, makurtuta kaka egiten agertzen baita. Gehienetan alkandora zuria, praka ilunak, barretina eta gerriko gorria jantzita eta pipa ahoan izaten du.

Beste izen batzuekin ere ezagutzen da: L'home que caga (kaka egiten duen gizona), l'home que fa les seves necessitats (bere beharrak asetzen ari den gizona),...

Gaur egun pertsonai famatuen itxura ere hartzen du, batez ere kataluniar politikariena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorria XVII. eta XVIII. mendeen artean, Barroko garaian, koka dezakegu. Hasieran, jaiotzan ezik baldosetan ere agertzen zen, istorioak azaltzen.

Caganersak XVIII. mendearen bukaeran agertzen dira kataluniar jaiotzetan; baina ez ziren zabaldu XIX. mendera arte.

Kataluniar caganer bat.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caganer Aldatu lotura Wikidatan