Calibre (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Calibre (softwarea)
Jatorria
Sorrera-urtea2006
Argitaratze-data2006
Azken bertsioa7.9.0
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPython, C eta JavaScript
Sistema eragileaKindle File Format (en) Itzuli, comic book archive (en) Itzuli, DjVu, ePUB, FictionBook (en) Itzuli, HTML, LIT (en) Itzuli, MOBI (en) Itzuli, text file (en) Itzuli, TCR ebook (en) Itzuli, HTMLZ eBook (en) Itzuli, TXTZ eBook (en) Itzuli eta PDF
Irakur dezakeGNU/Linux, Microsoft Windows, macOS eta BSD
Idatz dezakeePUB eta PDF
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv3
Ekoizpena
GaratzaileaKovid Goyal (en) Itzuli
calibre-ebook.com
Iturri-kodeahttps://github.com/kovidgoyal/calibre

Calibre (edo Kovid Goyal sortzaileak, modu estilizatuan idazten duen legez, calibre) aplikazioa liburu elektronikoen softwarearen kode irekiko plataforma anitzeko software librea da. Laguntza ematen du liburutegi birtualetan dauden liburu elektronikoak antolatzeko, liburu elektronikoak ikusteko, editatzeko, sortzeko eta formatu batetik bestera bihurtzeko. Aplikazio horrek liburu elektronikoak irakurgailu elektroniko mota bat baino gehiagorekin sinkronizatzeko aukerak eskaintzen ditu.

Esate baterako, ePUB, MOBI eta AZW3 formatuekin egokitzapen aukera asko eskaintzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko urriaren 31n, Sonyk PRS-500 irakurgailu elektronikoa aurkeztu zuenean, Kovid Goyal[1][2], calibre aplikazioko sortzailea, libprs500 garatzen hasi zen. Linuxen PRS-500 formatuak erabiltzen ahalbidetzeko sortu zuen. Kovid Goyalek MobileRead foroetako laguntzaile boluntarioen laguntzarekin, Broad Band eBook (BBeB) fitxategi-formatu jabearen gainean, alderantzizko-ingeniaritza erabili zuen, formatu irekia eskaintzeko asmoz. 2008an, Kovid Goyalek erabiltzailearentzako interfaze grafiko bat garatu zuen programari "calibre" izena (sic, hasierakoa ere letra xehea) eman zitzaion. Urtetan, Goyalek izena idazterakoan minuskula letra guztietan hobetsi du.

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

calibrek fitxategi-formatu eta irakurgailu mota asko onartzen ditu. Liburu elektroniko irakurgailuetan erabili ohi diren formatu gehienak edita daitezke calibrerekin, adibidez, letra-tipoak alda daitezke, letra-tamainak alda daiteke, marjinak eta metadatuak aldatu daitezke, eta abar. Erabiltzaileak norberak sortutako edukien taula eransteko aukera badu. Formatu bihurketak eta hamaika edizio erraz aplikatzen zaizkie lizentzia egokia duten liburu digitalei, baina editatzeko, batzuetan merkatuan erositako liburu elektronikoek eskubide digitalen kudeaketa-murrizketak (DRM) moldatu behar izaten dira. calibreak ez du, berez, DRM ezabatzen, baina baditu funtzio batzuk, plug-inak instalatu ondoren, DRM horiekin erabat trabatuta ez geratzeko.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software librea izanik, garai batean euskaraz egon zen lokalizatuta % 100. Baina euskarazko bertsioa eguneratuta mantentzeko boluntarioak falta dira. Hala ere, menu nagusietako elementu gehienak euskaraz ikus daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «kovidgoyal.net» kovidgoyal.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  2. «An interview with Kovid Goyal of calibre [LWN.net»] lwn.net (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]