Canto a la libertad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canto a la libertad
José Antonio Labordetaren musika-lana
Egilea(k)José Antonio Labordeta
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Hizkuntzagaztelania

«Canto a la libertad» (euskaraz "Askatasunari kantua") José Antonio Labordeta abeslari aragoiarrak, 1975ean, frankismoan oraindik, plazaratu zuen abestia da, laster, herri aragoiarraren benetako ereserkia bihurtu zena. Abestia elkartasunaren, gizatasunaren, justizia sozialaren, itxaropenaren eta askatasunaren aldarrikapena da. Hitzak gaztelaniaz daude.

Aragoiko ereserkia izateko proposamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989tik Aragoian proposamen desberdinak egin dira abesti hori erkidegoko ereserkia izateko. Hasiera batean Partido Aragonés alderdia izan zen Aragoiko Gorteetan proposamena aurkeztu zuena; horren alde egin zuen alderdi bakarra izan zen. Urteen poderioz, elkarte eta alderdi gehiagok bat egin zuten ekimenarekin: Chunta Aragonesista, PSOE, IU. 2010ean, abeslaria hil ondoren, proposamenaren alde Legegintzako herri-ekimen bat aurkeztu zen.[1] 2011n, Vicky Calaviak ideiaren inguruko Canto a la libertad dokumentala egin zuen. Orain arte eskuineko alderdien botoek aldarrikapen aurka egin dute eta horrek ere abestiaren indarra handitu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]