Cao Cao
Cao Cao (P´ei, Kiangsuko probintzia, Txina, 155 - Lo-yang, Txina, 220) Han dinastiako azken garaietako jenerala izan zen.
[aldatu] Biografia
Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren, beste matxinatuen aurka borrokatu zen, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan, harik eta 208an Txibiko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu, eta Cao-Caok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak.
Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez, hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako Inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen.
Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.