Capitolina Bustince Larrondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Capitolina Bustince Larrondo

Bizitza
JaiotzaUxue1864ko urriaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaSegovia1934ko urriaren 23a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea

Capitolina Bustince Larrondo (Uxue, Nafarroa Garaia,1864ko urriaren 27a - Segovia, 1934ko urriaren 23a) irakasle eta idazle nafarra izan zen[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an, Lehen Goi Mailako Irakaskuntzako irakaslea izan zen Iruñean. Jacobo Salcedorekin ezkondu eta Segoviara joan zen bizitzera. Ez zuen seme-alabarik izan.[2] XIX. mendean Nafarroako eskoletarako eskuliburuak idatzi zituen emakume bakarra izan zen.[3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere burua goi-mailako hezkuntzako irakasle gisa aurkeztu zuen egileak “Compendio histórico del antiguo Reino de Navarra para uso de los niños de ambos sexos” idatzi zuen 1898an, Gamazada amaitu eta lau urtera.[4][5] Lan hau Hermilio de Oloriz egile nafarraren "Resumen histórico del antiguo reino de Navarra" obraren egokitzapen nahiko literala da. 30 ikasgaitan banatuta dago, elkarrizketa moduan, galdera-erantzun labur, zehatz eta argien bidez. Azken ikasgaia Nafarroako Erresumaren bukaerakoa da, 1512an Gaztelari erantsi zitzaionekoa.[2]

Lanaren funtsa abertzalea edo "napartarra" da. Sarreran agertzen den bezala hezitzailea da. Bere esanetan liburu hau “va dedicado especialmente a los niños de ambos sexos a fin de que uno y otros aprendan a recitarla en los albores de su infancia, se aficionen a relatar nuestras glorias y a imitar las virtudes y proezas que fueron siempre el distintivo de la raza eúskara". [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fernández González, Ángel-Raimundo; Mata Induráin, Carlos (2006). Universidad de Navarra, ed. Historia Literaria de Navarra: siglos XVIII y XIX. Pamplona: Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra. p. 242. ISBN 978-84-235-2888-2
  • Soto Alfaro, Francisco (2005). Universidad Nacional a Distancia (UNED), ed. Manuales escolares de Primera Enseñanza editados en Navarra de 1800 a 1912. ISBN 978-84-362-5155-5

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]