Segovia
|
Segovia |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Segovia | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia |
|||
| Alkatea | Pedro Arahuetes (PSOE) | ||
| Koordenatuak | 40°57′N 04°10′W / 40.95°N 4.167°WKoordenatuak: 40°57′N 04°10′W / 40.95°N 4.167°W | ||
| Eremua | 163,6 km2 | ||
| Distantzia | 87 km Madrila | ||
| Postakodea | 40001 - 40006 |
||
| Biztanleria | 55,748 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 0,34 bizt/km² | ||
| http://www.segovia.es | |||
Segovia Gaztela eta Leongo (Espainia) erdialdeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua.
55.748 biztanle ditu (2010). Segovia probintziako administrazio, finantza eta kultura hiri nagusia da. Madrilgo etxebizitzen prezioen gorakadak eta garraiobideen hobetzeak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.
Bertako Alde Zaharra UNESCOk "Gizateriaren Ondare" izendatu zuen. Aipagarriak dira bertako Akueduktua eta Alkazarra.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Eresma ibairen ertzean (Segovia, Gaztela eta Leon).
[aldatu] Ekonomia
Industriak ez du aparteko garrantzirik.
[aldatu] Historia
Vacceo zeltiberiarrek eraiki zuten bertako lehen gotorlekua eta erromatarrak nagusitu ziren ondoren (akueduktu ospetsua geratu da garai haietatik).
Musulmanen inbasioaren ondoren, 1088an hasi ziren berriro jendeztatzen, eta gotorleku izan zen luzaroan.
XII. mendearen bukaeran eratu zen Segoviako Mesta eta XIII. mendean zabaldu ziren hirian oihalgileak. Komunitatezaleen gerrak eragin handia izan zuen Segoviako hirian.
XVII. mendean etorri zen Mestaren gainbehera.
1920an kalte handiak eragin zituen sute batek Segovian.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Erromatarren garaiko akueduktu ikusgarria, Trajano enperadorearen garaian eraikia (53-117).
- Erdi Aroko harresia eta Alcázar edo gotorlekua (XII-XVI mendeetan eraikia, 1862an errea eta 1882an berritua).
- Erdi Aroko elizak eta katedral gotikoa.
[aldatu] Irudi galeria
-
Segoviako Alkazarra iparraldetik
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Segoviako udalaren webgunea
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.