Gamazada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'Foruen estatua', Gamazada ren ostean egina.

Gamazada XIX. mendeko Nafarroako herri matxinada zen. Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroak, German Gamazo liberalak, 1841ko Lege Hitzartuak ezarritako zerga-araubide forala ezereztatzea saiatu zuenean sortu zen.

1893 eta 1894 urteetan zehar Nafarroan bai herriaren bai erakundeen mobilizazio orokorra, manifestazioak eta sinaduren bilketak eragin zituen.

Adibidez, Iruñean, 1893ko ekainaren 4an, Gamazoren neurriaren aurkako manifestazio batek kaleetan 15.000 lagun baino gehiago bildu zituen, estamentu eta ideologia guztietakoak. Hau Nafarroan ordura arte izandako manifestaziorik handiena izan zen.

Erakundeek 120.000 sinadura inguru bildu zituzten neurriaren aurka, Nafarroak 300.000 biztanle izanik. Hala ere ezin zuten neurria baliogabe utzi baina, batez ere ministroak kargua utzi zuenez, legea ez zen inoiz indarrean jarri. Foruen defentsak hegoaldeko herrialde guztien batasuna indartu zuen eta baita "Laurak Bat" leloa ere.

1894ko ekainaren 3an matxinada armatua ere bazegoen: bi egunetan zehar Lopez Zabalegi sarjentuak bost kideekin batera Obanos eta Garesen izan zuena.

Etxabe Susaetak "El Partido Carlista y los Fueros" bere liburuan adierazi duenez, María Cristina erregeordeak Martínez Campos jeneralari galdetu zion eskua sartu behar zuenetz eta honela erantzun zion jeneralak:

« Andrea: Beste probintzia izango balitz, lege orokorra ezartzea gogoan izango genuke, beharrezkoa bada indarra erabiliz; Nafarroa bakarrik izango balitz, oraindik bide bera erabiliko genuke, baina gogoan hartu behar dugu Nafarroa beste hiru probintziak aldamenean dituela, eta Nafarroa erasotua, euskaldun guztiek haren alde egingo zutela, eta haiekin batera Espainiako karlista guztiek; probintzia haietan matxinada orokorra sortuz eta berriro guda zibila.  »

Gamazada goresteko Nafarroako herri eta hiri askok bere kale eta enparantza nagusi askoei "Foruak" izena jarri zieten. Iruñean bertan Sarasate pasealekuan 'Foruen estatua' eraiki zen, nafar askatasuna gogoratzeko Nafarroako Jauregiaren ondoan.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak