Caradossoren domina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Caradossoren domina 1506an Cristoforo Caradosso Foppak egindako aita santuaren domina da. Brontzez egina da, 5,6 zentimetroko diametroa du, eta San Petri basilikaren sorrera ospatzea zuen helburu.[1]

Dominaren irakurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domina honi esker, hainbat garaiko informazioa atera dezakegu lekuko iturri zuzena eta garaikidea delako:

Alde batean, Julio II. aita santuaren profil klasiko zorrotzeko behe-erliebea dugu. Beste aldean berriz, “IVULIVS LIGVR PAPA SECVNDVS MCCCCCVI” inskripzioa irakurri daiteke domina 1506an egin zela azaltzen diguna eta baita, Vatikanon kokaturiko San Petri basilika dela adierazten digu.

Gainera, erdian dugun pertsonaia zein den azaltzen digu, beraz, 1506an Julio II.a aita santua zela baieztatu dezakegu eta gainera, bere itxura erakusten digunez beste irudikapenekin alderatuta Julio II.aren identifikazioa baieztatzeko garrantzitsua da. Bertan ere, garaian aita santuak zeraman arropak, apaindurak eta elizaren adierazpena ikusi daiteke[2].

Azken finean, Caradossok honelako domina egiteak, garaiko artista garrantzitsua izanik, elizak zuen boterea eta garrantzia azpimarratzen da.

Aipatu bezala, beste aldean inskripzioarekin batera Bramanteren jatorrizko proiektuaren behe-erliebea dugu. Proiektu hau ez zen aurrera eraman beraz, ezingo genukeen ezagutu nolakoa zen baina garaikidea den domin honetan kontserbatzen denez, aukera daukagu proiektua ezagutzeko. 1506.urteko apirilak 18an, tenpluaren lehen harria kokatu zen eta horren oroigarri, Cardossok domin honetan jasoko du Bramateren lehen proiektua. Beraz, ezinbesteko iturria izango da proiektuaren jatorria eta baita, Bramanteren asmoak ezagutzeko.

Bramanteren Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmo horietara eta Bramantek diseinaturiko proiektua aztertuz, dominan atzeman genezake greziar gurutzeko oinplanta zentralizatu bat eta eraikuntza errematatzen kupula monumental bat altxatuko zela. Oinplanta zentralizatu honek, martiri paleokristauen egitura berreskuratzen duela kontsidera genezake. Ezin dugu ahaztu Vatikanoko tenplu horretan dagoela San Pedro lehen Aita Santuaren hilobia, eta martiriaren egitura aproposena izango litzatekeela hura goraipatzeko. Erreferentzia kosmologikoari dagokionez, gurutzearen alde berdin bakoitzak lurraren eremu guztiak sinbolizatuko luke eta kupula monumentalak berriz, zerua.  

Bramantek teoria ezberdinak jasoko ditu horien artean, Vitruvioren tratatuak edo erromatar aztarnak egonez eta honen ondorioz, Vatikanoko San Pedroren Basilikaren proiektu orekatua burutuko du.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dezakegu domina hau interes handikoa izan dela historialari, artearen historialari, arkitekto eta hainbat ikertzaileentzat espazio txikian informazio asko ematen duelako. Izan ere, kokapena ematen digu; garaiko botere erlijiosoaren agintaria eta erlijio horren garrantzia erakusten ditu; egin ez zen proiektu bat azaltzen digu, garaiko gustua erakutsiz; eta horrekin batera boterearen adierazpena eta gizartearen pentsamendua ere ageri dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]