Behe-erliebe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kom Omboko tenpluko behe-erliebea (Egipto)

Behe-erliebea eskultura teknika bat da. Honekin, irudiak edo idazkiak egiten dira, marrazkiaren ertzak nabarmenduz eta irudiak tailatuz lortzen dena, horma pixkat beheratuz, "hondoa", irudiaren inguruan irtetzen delarik, honela, hiru dimentsiotako efektu bat lortuz.

Teknika hau, Antzinako Egipton sortu zuten, eta bertan oso erabilia izan zen, non, tenpluen hormak eta pilonoak eraiki ondoren, artista aditu batek, profil kanona eta proportzio sakratuak ondo ezagutzen zituenak, lehenik irudien perimetroa eta ezaugarri nagusiak marrazten zituen, baita eszena deskribatzen zuten hieroglifoak ere. Behin inguru osoa beheratu ondoren, eta irudien barnealdea tailaturik, guztia kolore biziz margotzen zen.

Behe-erliebe bezala, plano orokorretik pixka bat irteten diren irudi eta formak ere ezagutzen dira. Oso ohikoak dira txanponetako trokelatu lanetan, baita zurezko oholetan eginiko tailetan ere.

Erliebean tailaturiko forma, irudi eta konposaketek, inguruko azaleratik irteten diren neurriaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Behe-erliebea: Ingurutik ia irteten ez badira
  • Erdi-erliebea: Euren bolumenaren erdia irteten badira
  • Goi-erliebea: Euren bolumenaren erdia baino gehiago irteten badira, baina "konkor borobil"ekoak izatera heldu gabe.

Argazki behe-erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-erliebea, argazkigintzako teknika bat ere bada. Gai berari buruzko positibo eta negatibo bat zabalkuntza edo kontaktu bidez kopiatzean datza, pixkat zentratu gabeak, ertz lerrodun irudi bat lortzeko, albo batetik argiztaturiko behe-erliebe baten antzekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Behe-erliebe Aldatu lotura Wikidatan