Donato Bramante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donato Bramante

Donato d'Angelo Bramante (Fermignano, 1444 - Erroma, 1514ko martxoaren 11a) italiar arkitektoa izan zen, eta Lehen Arkitektura Pizkundetarra ezarri zuen Milanen, eta Pizkunde Garaia Erroman. Bertan izan zuen lanik ospetsuena, San Petri basilikaren planeamendua hain zuzen.

Bere formazioa quattrocentokoa da, baina bere nagusitasun artistikoa XVI. mendean erdietsi zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bramante Fermignanon jaio zen, Urbinotik gertu. 1474 inguruan, Bramante Milanen ezarri zen. Bertan arkitektura gotikoa biziki errotuta egonda, Antzinako estilo berriaz hainbat elizaren eraiketan lan egin zuen. Ludovico Sforza dukearentzako lan ugari egin zuen. Bainan 1499an, frantziar gudarosteak Sforza Milandik kanporatu zuen, eta Bramantek Erromara joatea erabaki zuen. Bere lan ezagunenak Erroman daude. Han berehala estimatu zuen Della Rovere kardinalak - laster Julio IIa aita santua izango zena.

Errege-erregina Katolikoek, Granadaren konkistaren oroigarri, San Petriren omenez eliza bat eraikitzea erabaki zuten. Hau da beraz 1502an, Bramantek Erroman jaso zuen lehen lana, San Pietro in Montorioko Tenplutxoa, San Petriren martirioa jazo zen ustezko tokian.

1503an Aita Santuaren arkitekto izendatzen dute, bi lan berri eraikiz: delako Aita Santuen Jauregia eta Vatikanoko San Petri basilika berria. Azken honetan, hasiera baino besterik ezin izan zion eman. Bramante, San Petri basilikarekin lanpeturik zegoela, ezin izan zuen egin beste lan asko.

Bramanteren marrazki ugari existitzen dira, eta are gehiago bere laguntzaileena. Honek argitzen du Bramantek bildu zuen lantaldea handia zela. Bramanteren margolaritzarako trebetasunak ez zuen behar beste osperik irabazi, bere arkitekturaren ospearengatik. Melozzo da Forli eta Piero della Francesca margolariak ezagutu zituen. Hauek perspektibaren arauetan interesatuaz zeuden, baita Mantegnaren margoen izaera ilusionista.

Lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donato Bramante Aldatu lotura Wikidatan