Julio II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Julio II.a
Iulius PP. II
Julio II.a

1503 – 1513
Aurrekoa Pio III.a
Ondorengoa Leon X.a
Jaiotzezko izena Giuliano della Rovere

Jaiotza 1443ko abenduaren 5a
Albissola Marina, Genovako Errepublika
Heriotza 1513ko otsailaren 21a (69 urte)
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Julio II.a[1] (Albissola Marina, 1443ko abenduaren 5a-Erroma, 1513ko otsailaren 21a) Eliza Katolikoko 216. aita santua izan zen 1503 eta 1513 bitartean. "Aita Santu Gerlaria" bezala ezagutua da, bere aitasantualdiaren aktibitate politiko eta militar biziaren ondorioz.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuliano della Rovere, hori baitzen bere benetako izena, Sixto IV.a aita santuaren iloba zen. Bere osabaren ekimenez frantziskotarrekin hezia izan zen, bere babespean hartu zuena, eta beranduago La Pérouseko komentu batera bidali zuen, non goi mailako ikasketak egingo zituen. 1471n, bere osaba aita santu bihurtu eta gutxira, Frantziako Carpentras herriko gotzain izendatua izan zen. Urte horretan bertan kardinal kargura igoa izan zen. Bere osaba aita santua zela, eragin handia izaten hasten da, zortzi gotzaintza ere jasoz (horien artean Lausanne eta Coutancesekoak) baita Avignoneko artzapezpikutza ere. 1480an Frantziara bidali zuten legatu pontifizio bezala, eta han lau urtez egon zen. Hain trebetasun handia erakutsi zuen laster eragin handia izaten hasi zela kolegio kardenalizioan, 1484an bere osabaren ondorengoa izan zen Inozentzio VIII.aren agintaldian are gehiago hazten den eragina.

Giulianok zenbait seme-alaba izan zituen, baina helduarora iritsi zen bakarra Felice della Rovere izan zen, 1483an jaioa Julio II.ak Lucrezia Normanini erromatar aristokratarekin izan zuen harremanaren fruitu. Felice jaio eta gutxira, Giulianok Lucrezia eta Bernardino de Cuspisen arteko ezkontza moldatu zuen, Giulianoren lehengusua zen Girolamo Basso della Rovere kardinalaren maestro di casa zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio II.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Pio III.a
Aita Santua
1503-1513
Ondorengoa
Leon X.a