Carlo Clerici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlo Clerici (1954)

Carlo Clerici (Zürich, 1929ko irailak 3) italiar jatorriko txirrindulari-ohi suitzar bat da, 1951 eta 1957 artean profesionala izan zena.

Italiarra aitaren aldetik, suitzar hiritartasuna 1954an lortu zuen, Italiako Giroa irabazi baino lehenago. Lasterketa txirrindulari laguntzaile bezala hasi zuen arren, Clerici, seigarren etapan, ihesaldi baten sartu zen, ihesaldiko partaideek, etapa amaieran, pelotoiari hogei minutu baino gehiagoko abantaila atera zietelarik. Eskalatzaile ona ez bazen ere, bere lidertza itzulia amaitu arte mantentzea lortu zuen.

Italiako Giroaz gain, Clericik Suitzako Sari Nagusia irabazi zuen 1952an (urte horretan bertan Suitzako Itzulian hirugarren izan zen), eta Züricheko txapelketa 1956an.

12. amaitu zuen 1954ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honetan parte hartu zuen aldi bakarrean.

Palmaresa

1952

  • Suitzako Sari Nagusia

1954

1955

1956


Aurrekoa
Fausto Coppi
Italiako Giroaren irabazlea
1954
Ondorengoa
Fiorenzo Magni